2014-03-14

Soinu gorria: Xabi Aburruzaga... eta Laura Latienda

Xabi Aburruzagaren "Geure" lanak duen beste altxorretako bat; Gabonetan hurbildu nizun disko horretan gehien gustatzen zaidan beste abestietako bat. Oraingoan, "Soinu gorria" dakarkizut, zuzeneko emanaldian grabatua gainera. Xabiren musikak bat egiten du Iñaki Aurrekoetxearen hitzekin; Laura Latiendaren ahots eztiak egiten du are bereziago eta xarmangarriago.

No es precisamente nuevo en este txoko Xabi Aburruzaga. En esta ocasión, tema en directo, en la presentación en Bilbao de su disco "Geure". Ojo a la voz de Laura Latienda.




Bizitzak behin eta betirako
mirari bat jartzen du eskura. 
Zu be gure zorionerako 
etorri zinen mundura. 

Egongelako guda zelaian 
mutiko bi dabiltza olgetan. 
Neu bihurtu naiz ume txikia 
zure begi urdinetan. 

Egizu barre lotsarik gabe, 
doazela minak urrutira. 
Hartu, maitia, soinu gorria; 
jo dezagun pieza hura. 

Saminez nago minez bazaude, 
zure poza neurea be bada. 
Gorde gure sekretua, gero! 
ni zu naiz, ta zu ni zara. 

Neurrira egindako trikitrixa, 
aulkitxoa eta ur botila, 
hara gure artista txikia 
biharko soinuen bila. 

Egizu barre lotsarik gabe, 
doazela minak urrutira. 
Hartu, maitia, soinu gorria: 
jo dezagun pieza hura.
La vida pone en la mano un milagro,
una vez y para siempre.
Tú también viniste al mundo
para nuestra alegría.


En el campo de batalla de la sala
están jugando dos chavales.
Yo me he convertido en niño pequeño
en tus ojos azules.

Ríe sin vergüenza,
que se alejen las penas.
Toma, cariño, la acordeón roja;
toquemos esa pieza.

Estoy apenado si te duele,
tu alegría también es la mía.
¡Guarda nuestro secreto!
Yo soy tú, y tú eres yo.

La trikitrixa hecha a medida,
la sillita y la botella de agua,
he ahí nuestro pequeño artista
buscando los sonidos de mañana.

Ríe sin vergüenza,
que se alejen las penas.
Toma, cariño, la acordeón roja;
toquemos esa pieza.





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.