2013-10-11

Txingudi, Benito Lertxundik ikusia

Xabier Lapitzi irakurri nion; Oriori, Baldorbari, Bizkaiari... abestiak eskaini ondoren, Txingudiri heldu zaiola txanda oraingoan, Benito Lertxundiren hitz eta ahotsean: Txingudi, bizipen margotuak. Berriki aurkeztu du kanta berri hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak, Hegaztien Nazioarteko Egunean (ene bada, honelakorik ere badago?) Irundar, hondarribiar eta hendaiarrek naturarekiko duten atxikimendu kultural eta emozionala azpimarratzen da abestian, aurkezpen horretan adierazi zen bezala.

Inguru hura, bertakoa den Txomin Artolaren Bidasoa kantarekin lotzen nuen nik orain arte. Ikusi beharko hemendik aurrera.


Hace poco se ha presentado la canción de Benito Lertxundi "Txingudi, bizipen margotuak" (Txingudi, vivencias coloreadas) En la misma, "exalta los valores del medio natural y reconoce la relación cultural y emocional de las personas con la naturaleza" (y, de paso, me entero que los cincos de octubre se celebra el Día Mundial de las Aves)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.