Musikak ezagutzeaz / Reconocer las músicas

Eleizan erabilitako doinu bat zela-eta, Gontzalek emandako erantzunari jarraiki, zerbait aurreratu nion. Hona hemen azalpen zabalagoa; erositako prezioan salduko dizut, jakina. Lekeitioko abade eta organo-jole izan zen Domingo San Sebastiani entzun nion behin baino gehiagotan; iturria, beraz, fidagarria delakoan nago.

Beste hainbat pasadizoren artean -horrelakoak sarri kontatzen baitzituen- eta musikara etorrita, behin azaldu zigun herriko elizan kantatzen zen "Jaungoikoaren bildotsa"ren musikaren jatorrian "Suave que me estas matando" (edo "eres como una espinita") zegoela, egokituta jakina. Eta "herria" ez zela horretaz jabetzen.


Orain, Urbeltzek emandako hitzaldi batean esandakoarekin lotu dut; zerbait (musika, dantza) egokitzen denean, tradizionaltzat joa izan dadin, sinesgarria eta identifikagarria behar duela izan. Aipatu dizudan kasuan, hortaz, helburua bete zela ematen du, esparru erlijiosoari dagokionez.

Paula Flickr-en. Lekeitioko basilikako eliz-ataria.
Algo aparecía en un post que escribí a primeros de mes sobre música tradicional y sus distintos usos; en ese caso, el de canción popularizada por Oskorri, con letra de Gabriel Aresti por un lado, y el religioso, por otro, con otra letra claro. Gontzal apuntó en la respuesta cuál era esta segunda canción, y, como le avancé, aquí va un anécdota similar.

Y es que, según contaba Domingo San Sebastián, sacerdote y organista en Lekeitio (citado en este texto de Koldo San Sebastián recogido por Iñaki Anasagasti), adaptó el "eres como una espinita" al Agnus Dei, tan bien adaptada, según parece, que el "pueblo" la admitió e hizo suya, sin reparar en ese origen. O sea, que resultó creíble y reconocible, en este caso como música religiosa.

Comentarios

  1. Bitxia istorioa gero, Iñaki!!!

    Albert Hammondek jakingo ei dau? Jajaja

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Erositako prezioan saldu deutsuet, Gontzal.
      Albert Hammond ondino bizirik dago?

      Eliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.