2013-06-10

Euskalbar, ez da taberna bat / No es un bar "vasco"

Gertatzen da inoiz zerbait denek ezagutzen dutela pentsatzea; zuretzat ohikoa dena guztientzat halaxe dela, alegia. Baina usteak erdi ustel. Hala gertatu zait azken egunotan euskalbar tresna-barrarekin.

Ea online hiztegiak ezagutzen nituen esan zidan lankide batek; ingeles-gaztelania hiztegiez ari zen bera. Nik, baietz erantzun, jakina. Are, bere ohiturei erreparatuta, nabigatzailean "gogokoak" baliatzea zaharkitu samar dagoela gehitu nion, ordenagailu bakarra erabiltzen ez denean nagusiki eta garaiotan konpartitzea denean ezaugarrietako bat. Jarraian, niretzat ezinbesteko bilakatu den Firefoxerako euskalbar ezagutuko zuela esan nion. Berak ezetz; izena apuntatu zuen (paperean eta eskuz). Hori ikusita,  instalatzea proposatu nion berehala; esan eta egin. Harrituta geratu zen; hori bai, ea "gogokoen" artean zegoen galdetu zidan ala nabigatzailea irekitakoan eskura izango zuen.

Horren ondoren, Sarean aritua eta aditua den beste ezagun batekin egin nuen topo. Emaztea esparru honetan sartu berria dela aipatu zidan; maistra dela eta mundu berri bat deskubritzen ari dela, twitter batik bat. Aurreko pasadizoa kontatu nion eta berak, berriz, onartu ez zuela erreminta ezagutzen. Denboran atzerago doa hirugarren gertaera. Euskara ikasten ari den internauta iaioa den batekin berriketan, ez zuela ezagutzen aitortu zidan. Galdetu ez badiot ere, seguru honez gero maiz erabiltzen duela.

Eta zeuk, lagun? Ezagutzen eta erabiltzen duzu Julen Ruiz Aizpuru eta Asier Sarasua Garmendiak egindakoa? Portzierto, Creative Commons lizentziapean dago eta software librea da.


Iturria: Landako Eskolako Ikasleak bloga

¿Cómo, que utilizas diccionarios en / sobre euskera en línea y no conoces el complemento para Firefox euskalbar?  Vamos, que ya te lo estás instalando. Eso sí, elige luego entre el montón de diccionarios y opciones que te da, que si no la barra te ocupa mucho espacio en el navegador. Ah, y, por comentar, está bajo licencia Creative Commons y es software libre.

1 comentario:

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.