2012-10-12

Maite zaitut zorion


Ez da olerkia hemendik agertzen den aldia; ezta musika ere. Hala, Imanolen zein Xabier Leteren lanak ekarri dizkizut inoiz hona. Oraingo honetan, bien artekoa; lehenengoaren musika eta ahotsa, bigarrenaren olerkian oinarrituta.

Maite zaitut, zorion
inun etzeralako,
ezer etzeralako,
maite zaitut, zorion.

Amaitzen zeralako
edozein gauerditan
kale baten ertzean
maite zaitut, zorion.

Keinu zeken batekin
azkar zoazelako
hertsi ezin liteken
parentesis haundira,
zauritutako ezpainak
sarri dituzulako
zoritxar zeralako
maite zaitut, zorion.

Ezpain zauritu eta
begi lanbrotsuak,
akasozko keinu bat,
ezer ez gehiago.

Horrelaxe bakarrik
zorionik gabe
maite zaitut zorion
beti ukatua.

Hitz soil bat zeralako
poetek asmatua
zorionik asmatzen
etzekitelako,
denona zeralako
ezer etzeralako
maite zaitut zorion beti besterena

Zorion Beti Besterena by Imanol on Grooveshark 

Vuelvo a presentarte música y poesía. Una obra de Xabier Lete, en la música y la voz de Imanol Larzabal. Y con otra de mis traducciones libres
Te quiero felicidad, porque no estás en ninguna parte, porque no eres nada, te quiero felicidad.
Porque te acabas cualquier medianoche en la esquina de una calle, te quiero felicidad.
Porque te vas rápida con un gesto avaro al paréntesis grande que no se puede cerrar, porque a menudo tienes los labios heridos, porque eres desgracia, te quiero felicidad.
Labios heridos y ojos nebulosos, un gesto casual, nada más.
Así solo, sin felicidad, te quiero felicidad, siempre negada.
Porque eres una palabra tan solo inventada por los poetas porque no sabían inventar la felicidad, porque eres de todos, porque no eres nada, te quiero felicidad, siempre ajena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.