2012-06-05

Izan aditza jokatzen

Gonbidapena jaso nuen mailez  EKHE (Euskal Komunikabideak Hedatzeko Elkartea) taldearen izenean joan den ostiralerako baina ezin bertaratu. Izan ere, Bilbon egin zen naiz NAIZ hedabide digital berriaren aurkezpen ekitaldia.

José Antonio del Moralek egin du kronika bat gazteleraz; ohi bezain zorrotza eta galdera bat baino gehiagorekin. Nire hausnarketa, berriz, beste bide batetik doa, "gara"tik "naiz"era doana, lehen pertsona bai, baina pluraletik singularrerako jauzia emanda.


Ez dut zalantzarik oso ondo pentsatutakoa izango dela izenarena. Baina, euskaraz beti pluralerako joera izan dugula pentsatu dut beti; gogoan izan bestela, adibide gisa, "gure" etxea izan dela: gurean egon, gurera etorri... Edo gure aita.  Zu eta biok esatea bezalaxe, bi baino ez ginela jakin arren.

Edonola ere, ikusiko dugu bizitza oparoa duen hedabide berriak. Kazetaritza, beste hainbat esparru bezalaxe, kolokan dagoela ematen dit, eta horretan Sareak eta sareek izan dute eraginik.

gara.net ha dado paso a naiz.info. Y, al margen de otras valoraciones, como la que ha hecho José Antonio del Moral, mi reflexión va en la línea de la lengua y del mensaje, si el paso del plural (gara = somos) al singular (naiz =soy) encierra algún tipo de connotación. Porque no creo que haya sido casual ¿no?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.