2012-02-19

Adiosen uneak

Batxilergoko liburu zahar batzuk topatu ditut, egunotan etxean egiten ari garen garbiketak direla eta. Zientzia arlokoak izan ezik, lehehengo eta azkeneko orrialdeetan olerki eta abestiak idazteko ohitura nuela ikusi dut. Garai hartan zer irakurri edota entzuten nuen, zerk erakartzen ninduen ikusi dut, zerk sorrarazten zidan zirrara berezia.

Blog honen ibilbideari so eginez, Mikel Zarate behin baino gehiagotan agertu dela konturatu naiz; bai berarekiko harremana, bai bere olerkiren bat. Eta aipatutako liburuetako batean, lapitzez idatzita eta erdi ezabatuta, Lezamakoaren heriotzean egindako poema bat; zuzen egon banintzen, Benito Lertxundik idatzitakoa. Jaso dezadadan hemen, bada, liburu zaharraren adiosarekin batera desagertu ez dadin.

Adios adiskidea
adios sekulako,
zure dizdira anaikorra
ez da gugan itzalduko.
Adios Zarate-ko jauna
letretako zalduna.
Maite zendun lur hontan
aurki dezazula atsedena

Poema que he reencontrado escrito a lápiz en las páginas de uno de mis libros de bachiller, dedicado a Mikel Zarate tras su muerte por Benito Lertxundi (si no estaba equivocado cuando lo transcribí)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.