Iratxe Mugire, kantautorea

#Sesisesi jai / kedadan egon nintzen abenduaren 27an. Beste zenbaiten artean, Josu Bergara agurtu eta berarekin hitz egiteko aukera izan nuen. Bere proiektuen berri ere eman zidan (baina ez dut aurreratuko, kontatuko dizut bere garaian) eta Iratxe Mugire kantautorea aurkeztu. Ez dut uste oso ohikoa denik kantautorea, emakumea eta euskalduna izatea, ezta? Merezi duela aditzea esan zidan Josuk, eta bat nator. Adibide gisa, hemen duzu abesti bat.

Cantautora euskaldun; así se definió ella en una entrevista en prensa. Creo que no es fácil encontrar una. Pero me la presentó Josu Bergara; se trata de la barakaldesa Iratxe Mugire. Dice Josu que merece la pena escucharla.
 


Ezagutu nuen egun horretako pasadizoa. Zozketatu ziren sarietako bat eskuratu zuen Iratxek, nik ez bezala portzierto (esan eta idatzi dut zerbait, zozketa horretako bolen berotasunaz, karkar) Eta sesisienak hautatzeko bozketan partu hartu zuen galdetu zionean Urko Aristik, egia esanda Josu Bergara entzuteagatik bertaratu zela adierazi zion barakaldokoak taula gainetik zintzo-zintzo. 

Hurrengo batean taula gainera kantatzera igoko ahal da guk entzuteko aukera izan dezagun! 


Comentarios