2011-08-17

Atzera begiratuta

Oroitzapen galduen kutxan aurkituriko beste zirriborro bat gaurkoan.
Otro borrador que estaba en el baúl de los recuerdos del blog.


Konturatu orduko, lehenengo aldiz bainatu zenuen haur hauskorra adin nagusiko izateko atarian dago. Eta horrekin batera, bizitzako erabaki garrantzitsua hartzeko unera iritsita dago, alegia, eskola utzi eta zer egin aurrerantzean.

Sergio Aguirre (Sergio DJT) Flickr-en

Bizi-ikuspegi jakina dugu gurasook geure eskarmentuan oinarritua besteak beste. Seguruenik seme-alabenarekin bat etorriko ez dena. Halaber kosta egiten zaigu habitik hegan joateko garaia iritsi dela onartzea.

Hala ere, zenbait kontu errepikatu egiten dira antza, belaunaldiz belaunaldi. Halaxe pentsatu dut alabaren hitz batzuk entzundakoan. Zeren neuk ere ez nion jaramon handirik egin "Murua, tú eres hombre de letras" esaten zidan irakasleari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.