2011-02-16

Hiru gehi lau gehi bat berdin zortzi?

3+4=8? Emaitza "bat" dela esango nukeen ba, oso matematikoa izan ez arren. Oraindik ez dudanean neure buruarekin batera ebatsi ea, Gorka Knörren abestian agertzen zen bezalaxe, hiru eta lau zazpi, bi edo bat diren, are sei direnetz, zortzigarren lurraldeaz mintzatzen hasi zitzaidan Josi Sierra adiskidea lehengoan. Proiektu berri bat baino gehiago dela ematen du.

Andu Lertxundiren hitzaldi bat aipatu eta erakutsi zidan; bertan agertzen da euskarak zortzigarren lurralde bat ere konkistatu behar duela, Internetena alegia. Teknologia berriena dio zarauztarrak, baina ez naiz 2011 honen hasieraren ikuspegitik epe laburrera berria zer den eta zer ez den izango esatera ausartzen. Hori bai, oso argi daukat jarrerak eta baloreak direla bene-benetan funtsezkoak, garaian garaiko tramankulu edo bitartekoen gainetik.
Horrela jabetu naiz oharkabean jarri niola izenburua blog honi, eta dantzetan ezezik, bestelako jauzi bat ere egin nuela orain dela urte batzuk; hain zuzen ere, joan-etorriko jauzia den  Botxotik ziberespaziorainokoa. Oraindik orain ordenagailuen atzean pertsonak egon ohi direlako pentsatuz, Echeverriak iragarritako hirugarren ingurunean ere mugitzen naizelako. Euskaraz, besteak beste. Eta euskaldunekin, besteak beste. Nahiz eta denboraren eta espazioaren mugak gainditzen diren esparru honetan, zortzigarren lurraldea irudikatzean kontzeptu klasikotik baino haratago gauden, euskaldun gisa ez bagaude gureak egingo du seguruenik.

Eta zuk, irakurle lagun horrek, nola irudikatzen duzu zortzigarren lurraldea deritzon hori? 

3 comentarios:

  1. Argi dago: Euskal herriekin matematika ez dator bat (bat-ere-bat) :)
    Lehen esaten zen zazpirak... bat?
    Gorka Knörk-ek abesten zuen hiru ta lau dira zazpi? ez bat baino ez...
    eta oraingoan 3 + 4 = 8?
    Jendilaje honekin ez dago aklaratzerik ezta?
    J
    http://zortzigarrenlurraldea.eu

    ResponderEliminar
  2. Neuk baino matematika gehiago dakitenen garai bateko kideengana jo beharko dut, akaso, Josi ;-)

    Edota zortzigarren lurralde horri erreparatu, jakina.

    ResponderEliminar
  3. Zortzigarrren lurraldea ziberespazioa izango da, ez? euskararen lurralderik handiena!

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.