2010-08-26

Euskara zertarako?

Badira hainbat urte COPEko solasaldi batean 1986ko inuzenteen egunean EGIN egunkariak argitaratutako berria sinistu ondoren (Aita Villasante Kamasutra euskaratzen ari zela, alegia)  euskara ez zela maitasunerako hizkuntza esan zutenekoa.  Portzierto, beste hainbati sartu omen zioten ziria, eskarien bolumen ikusita gerora Ramon Etxezarretak egin baitzuen lan hori (ikus El Paisen berria, 1987an). Bestalde, azken boladan izandako eztabaida bati jarraiki, Real Academia de la Lengua Españolaren hiztegiaren ikuspegia irratiko tertuliano haren ildotikoa ei da nire ustez,  besteak beste abertzale eta zulo hitzei emandako adierak ikusi eta gero.

Edonola ere, erotismoaren eta sexuaren inguruan badirudi oraindik hankamotz gabiltzala; agian, txakurrekin eta haurrekin jarduteko horrelako gaiak ez direlako ohikoak (ikus hirugarren manamendua). Hala, txat erotikoa euskaraz martxan jarri dute, Euskadi Irratian entzun ahal izan den bezalaxe. Sustatzaileak euskara eta pornoa uztartzean porrot egin zuen antza ; beraz, ikusi beharko orain arrakasta lortzeko gai den.

Bitartean, eta giroa berotzeko, egunotako sargoriaz gain, hona hemen Txomin Artolak musikaturiko Joserra Gartziaren hitzak: Izarapean. Karlos Gimenezen bertsioa, Imanolek kantatu zuena, ez zait horren jostalari iruditzen gainera.



1 comentario:

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.