2010-03-06

Biharamunean

Atzo bizi izandakoa oraindik oso gogoan, orain dela 28 urte inguru egindakoak merezi izan zuela pentsatzen dudan bezalaxe, ekitaldia aurrera ateratzeko ekarri dudan harri koxkorrak (pozgarriak gainera entzundakoak eta mezu pribatuetan jasotakoak, benetan) zein ekitaldiak berak merezi izan dutelakoan nago. Ez da makala hainbeste urteren buruan Leioara bueltatzea eta garai haietako hainbat kiderekin bat egitea,  Txurrukaren hitzei jarraiki sinbiosian bizi izan gineneko beste espezie bateko bizidunak, irakasleak alegia, ahaztu gabe.

Unibertsitatearen hasierako asmoa irakasleen omenaldia zen. Ikusitakoaren ondoren, bere horretan bakarrik labur zein hotz samar gera zitekeen nire ustez; eskerrak  "baten batek" bestelakorik pentsatu zuela: ikasleok ere izan genuela "abentura" hartan zer ikusirik. Hala, arboretumeko zuhaitz-landaketak berriz elkartzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, etorkizunerako zerbait uzteko modua eskaini zigun guztioi ("ezusteko agerpen" batzuek ez zuten nire gogoa ilundu, karkar). Halaber, aipatutako ekitaldi akademikoan entzundako diskurtsoen artean argi egon zen bakoitzaren ikuspegia, eta neure aldetik, neure burua pantaila handian hogei ta piku urte gazteago ikusteaz aparte, Jesus Mari Txurrukak esandakoak guztiz ase ninduen. Zalantza da, bere adierazpenak kontuan izanda, aurrerantzean "euskal lobbya abian" izena hartu beharko ote dugun ;-)
Ez dezagun ahaztu orduko haziak hamaika lekutan eman duela fruitu, antza denez.


Bukaerako piskolabisean, jatekuek gorputzak elikatzeaz gain,  berriz ere harremanetarako tartea, iragana irrifartsu gogoratzeko eta gerora begira asmo onak landatzekoa.

guri egokitu zitzaigun zuhaitza landatzen

Como resumen telegráfico del día siguiente, mereció la pena el esfuerzo de hace 28 años, así como el granito  de arena para que el complemento al acto oficial de ayer saliera adelante (feliz idea la de hacer un pequeño reconocimiento también al alumnado) y nos pudiéramos reunir una buena parte de quienes pasamos estudiando nuestro primer curso de licenciatura de manera oficial en euskera por las aulas de la Facultad de Ciencias en los últimos 70 y primeros 80 del siglo pasado, junto a aquella otra especie de seres vivos con la que mantuvimos una relación simbiótica (Jesus Mari Txurruka dixit), o sea, el profesorado.

6 comentarios:

  1. benetan oso ekitaldi polita izan zen, atzera begiratu eta egindakoaz jabetzeko aproposa. Sentipenak eta emozioa azaleratu "zitzaizkigun" edo "jakuzan" ;-)

    ResponderEliminar
  2. 28 urte ez dira ezer Iñaki!

    Neu karrerie euskeraz egin izan baneu... halan dabil nire euskerea gaur eguen, idazteko hamaika arazokaz!

    ResponderEliminar
  3. Ados, Jesus.

    Gontzal, osorik, lehen maila baino ez. Hala ere, giroa bai zala aparta.

    ResponderEliminar
  4. los gordos3/11/2010

    Urteak badoaz, eta urte haietan Leioan bildutako jendea egun zertan dabilen ikustea argigarria ere bada... Gehienek, karrera amaitu eta hor dabiltza, institutuetan zein unibertsitatean irakasle, edo ikerlari... Eta bidean geratu zirenak? Bitxia da, "euskararen munduan" dabiltza asko eta asko. Badira teknikariak, itzultzaileak, idazleak, irakasleak... Garai batzuen argazkia hori ere.

    ResponderEliminar
  5. Ematen dit gehiago "euskararen munduan" (edo unibertsoan, auskalo) ikerketan baino.

    Eta izengoiti bitxia aukeratu duzu, bazkaltzen genueneko baserrietako bat gogoan akaso? ;-)

    ResponderEliminar
  6. los gordos3/11/2010

    Ez, galdera da, zergatik hizkuntzaren inguruko zirimola horrek harrapa zituen eta ez suhiltzailetzak, denda baten zuloak edo nik dakit ba zer galaxiak...

    eta bai, koipea galanki baina ondo jaten genuen, Iñaki, Los gordosen.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.