2010-01-03

Joan den mendean Leioan (eta V)

Azken kapitulua, momentuz behintzat. Pasadizoei eta bestelako kontuei tartea egin diegu Euskal lerroak abian deritzon beste blog batean.. Bukatzeko, the last but not the least, Matematika.

Irakasgai honetan ere, bi irakasle, kimikan bezalaxe. Emakumezkoak berriro, teoria; Mari Jose Zarate bera, Txorierrikoa. (Pentsatzen hasia nago Alazne ikaskidearen bilakaera kontuan izanda, abizena eta matematika-irakaslea izatearena patua izango ote den, edota genetikak eta haranean dagoen giroak zerikusirik izango ote duen)

Alderdi praktikoan,  Jesus Mari Arregi paregabea. Kantatzen nuen koruko zuzendari zen Andoniren anaia gainera. Munduko gauza arruntak urruti samar geratzen zitzaizkioan antza zenez; horrela, gainontzeko irakasleek grebari ekin zioten egun batean agertu zen klasean gaisorik egon ondoren; ez  baitzekien grebardeialdirik zegoenik.

Beste blogean kontatu dut bibliografia errusieraz ematearena; Ninbe Arrarte kideak gogoratu du suspentso abtsolutuarena. Baina azken honek azalpen luzeagorik merezi du.

Izan ere, "suspentso abtsolutua" azterketan zero ateratzea zen; hankasartzea matematikaren ikuspegitik barkaezina bazen, ariketa jakin batean ateratako zeroa biderkatzailea zen. Hau da, gainontzeko ariketak perfektu ebatzi arren, zero bide beste kopuru bat zero denez, ba horixe, azterketan zero.

Ikasturtea aurrera zihoala bazegoen behin arbelaren aurrean, integral bat nola egin pentsatzen; kasu hartan,  (x+y) ber bost garatzea "modu errazegia eta ez matematikoa" zela zioen. Eta bapatean, Atxurrik esan zion bazuela irtenbidea: x ber bost gehi y ber bost. Ez zion momentuan erantzun, eta idazten hasi zen: Atxurri esandakoaren inplikazioa, suspentso abtsolutua zen, zero borobil-borobila. Han geratu zen lur jota gure Xabier :-D

Lortu zuen nigan nolabaiteko jakinmina Arregik; garai hartan gurutzegramak egin ordez integralak egiten nituen ;-) Horrela, beharbada, lortu nuen lehendabiziko partzialean bigarren notarik altuena, 5.5; pentsatu beraz gainontzekoena :-D Hori bai, noten kontua ez zen bere parametroetan gehiegi sartzen eta bigarren partzialean 10 ugari lortu zuen ikasleriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.