2009-04-30

¿Palabras que quedan? / Nora joango ote dira geure hitzak?

Me temo, familiares, amigos y amigas, que es un tema o idea recurrente para mí. Incluso el recuerdo musical. Ya os lo comentaba hace casi un año.
Porque eso pensaba tras la marcha a Jamaica de Javier Ortiz. Aunque alguna vez me he mostrado crítico con su postura en la Red, debo reconocer que leía sus entradas y lo tenía agregado en mi lector de feeds. Así es que pensaba si debía anular la suscripción, qué pasa con esas palabras que de alguna manera se perderán, esos blogs que, exitosos un día, dejan de actualizarse sin acabar de morir del todo...
Y hoy, sorpresa: está actualizado el blog, a las seis de la mañana, como tenía por costumbre el donostiarra. Ignoraba si era otro guiño, como lo ha sido su obituario. Parece que lo van a mantener un tiempo, pero no me acaba de convencer la idea de repetir escritos. Todavía soy de los que para una lectura reposada prefiero un libro de los de siempre, de los de papel.
Cantaba Aute que "queda la música". Así que sigo pensando mientras escucho a Silvio Rodríguez:¿se quedarán nuestras palabras escritas? ¿a dónde irán si no?




Ideia berari buelta bat baino gehiago ematen diodala konturatu naiz; idatzi dut horretaz dagoeneko. Javier Ortizen heriotzak ekarri dit berriro kaskarrera, nahiz eta gaur ustekabea hartu dudan, bere bloga eguneraturik zegoela ikustean. Bere heriotza-oharra bezalako beste keinu bat zela pentsatu dut hasiera batean. Baina ez, bloga bizirik iraunarazteko borondatea adierazi dute, donostiarrak idatzitakoak berriro jasota.
Egia esan, nahiago nuke bilduma paperean egingo balute. Oraindik  antigoaleko liburuak  gustukoago ditut lasai irakurtzeko. Eta bitartean, Silvio Rodriguezen abestia lagun,  gure hitzak nora joango ote diren galdetzen diot neure buruari.

2009-04-29

Creative Commons eta egile-eskubideak

Aspaldiko partez prestakuntza-saio batean aritu nintzen atzokoan. Eta zeharka izan bazen ere, egile-eskubideen auzia atera zen/nuen. Besteak beste, Sarean egiten diren "kopiatu eta itsatsi" ekintzetan egin ohi denaz ohartarazteko. Hala, copyrightarekin batera, Creative Commons lizentziak aipatu nituen.
 
 Beste kontu batzuetan nenbilela, IVAPek argitaratzen duen Administrazioa Euskaraz aldizkarian urtarrileko zenbakian ekimen haren sortzaileetakoa den Lawrence Lessig elkarrizketatu zutela ikusi dut. Interesatzen bazaizu, hemen duzu elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera. 
 
Porque no solo de Wikipedia viven el hombre y la mujer... un par de reseñas sobre Creative Commons y los derechos de autor en la red y en euskera.

2009-04-26

Hay que tener valor...

... para hacer cinco años en esto de la blogosfera, cuando se discute si el blog ha muerto o no. Mi felicitación para Txetxu Barandiarán, ése que ha tenido la osadía de pedirnos una pequeña colaboración en esta efemérides. Faltaría más, ahí va la mía.
Adorea behar delako blogosferan bost urte betetzeko, eta  gainera ospakizun gisa ekarpen txiki bat eskatzeko ausardia izan duenez, hona hemen nik igorritakoa Txetxu Barandiani.
"Bost urte sarean, hamaikaren pare bizitzan.
Irakurtzeak teknologiekin bere balioa sendotu eta aldi berean aldatu den adierazleetako bat zaitugulako,  zorionak eta eutsi goiari!"

"Cinco años en la red, todo un mundo en la vida.
Porque eres uno de los signos de que la lectura, al tiempo que cambia, refuerza su valor con las tecnologías, felicidades y ánimo en adelante. "

2009-04-24

Misiones Pedagógicas

Hasieran mamu baten agerpena iruditu zitzaidan Twitter-en, baina berpizte-prozesua benetakoa omen da. Jarraitu beharreko proiektua, interesgarria suerta baitaiteke.
Me enteré primero por Twitter, cuando apareció entre mis seguidores o followers. La sorpresa fue grande y de hecho pregunté en ese momento a Tíscar, que pasaba por allí en aquel momento, si sabía algo del tema.
Y es que algo que relacionaba con lecturas o con la asignatura de Historia de la Educación en la licenciatura, que me recuerda a tiempos idealistas truncados, con el pasado, parece que se pone en marcha: hoy , 24 de abril, la inscriben en el Registro de Asociaciones correspondiente.
De una lectura rápida de la propuesta de estatutos, me llama la atención el punto a) del artículo 7 (¿sólo en "cálculos matemáticos elementales?) y que se incida tanto en el laicismo (¿tampoco se podría haber utilizado  lo que hoy es Bilborock en su momento?), aspectos que supongo irán unidos al planteamiento histórico. Habrá tiempo de seguir el proyecto ¿no Jaume?

2009-04-23

Ultimas lecturas

Habitat berriarekin hasi aurretik, irakurri ditudan liburu pare bati buruzko aipamena. Irakurzaletasunerako ere sarea erabilgarria delako, ezta?
A la espera de meterme con la última de Katixa, recomendado también en el DEIA de hoy (curioso que las entrevistas sean en castellano, pese que muchos de los autores y autoras sean euskaldunes) y mientras me acabo de enfrascar con una novela de Almudena Grandes, como quiera que el Pisuerga pasa por Valladolid, dado que hoy es el día del libro (¿y de conmemoración del copyright?) dos breves comentarios sobre  dos de mis últimas lecturas, con recuerdo a las fuentes inspiradoras en la blogosfera para la selección de los mismos.  Que también para eso sirve, como alguna aplicación del feisbús.
Por orden cronológico, "Una mujer en Berlín", del que tuve conocimiento por Javier Vizcaíno a quien, al parecer, tuvo sin dormir hasta acabarlo.
Libro duro, desmitificador en distintos sentidos y alejado de historias edulcoradas.
El segundo, bastante más lúdico para mí, de ese género que tanto me atrae: Lista negra, de Sara Paretsky.  Me ha tenido más de una noche enganchado, perdiendo horas de sueño en el afán por acabarlo; con eso queda casi todo dicho ¿no?
Y la intención de leerlo me vino de la lectura del blog de esa viajera, que, entre  carmín y carmín, tan pronto está en la Semana Negra de Barcelona como en la de Gijón, así que se conoce en persona a más de un escritor y escritora. Así cualquiera.
PD: bueno, me conoce hasta a mí, que ya es decir, jeje.

2009-04-22

Ministriles de Marsias

Txoko honetatik aldez aurretik ibili bazara ez dut uste sarrera honek harrituko zaituenik. Izan ere, antzinako musika deritzona oso gustuko dut. Radio Euskadiko MQPk horretan aritzen den talde bat hurbildu digu, elkarrizketa eta guzti.

Iba el lunes de Pascua camino a mi destino vacacional, conduciendo y oyendo MQP (qué raro, pensará algún acérrimo o acérrima de este txoko, jeje), cuando el JV me sorprendió con una música de las que me encantan, de esa que viene a denominarse música antigua. No conseguí entender el raro nombre, así que se lo pregunté directamente a Javi. La respuesta: Ministriles de Marsias; cuentan incluso con canal en you tube. (Nota: no he podido localizarlos en Spotify pero sí en Vattoz)

Este sábado pasado ha entrevistado a uno de los componentes del grupo. Coincido: temazos. Te dejo un vídeo de los que están en la red, para hacer un poco boca.



2009-04-20

Aurkezpenen inguruan / A vueltas con las presentaciones

El pasado mes de octubre publiqué un post sobre presentaciones, con motivo de una de los talleres de Aprendices. Hoy retomo la tarea, pero en este caso la versión va en euskera, y, como siemprecon la parte de comentarios abierta ;-)
Argazkia: Otxolua
Joan den urrian gazteleraz egin nuenaren antzera, eta zenbat buru hainbat aburu dagoela jabetuta, hona hemen aurkezpenen inguruko nire hausnarketa txikia atsotitzak baliatuta, besteak beste erabiliko ditugunek gure jarduna indartu dezaten eta ez daitezen ahulgune bilakatu. Testu laburra izanda, ez eska garirik zuharrari, baina bestetik aditzaile onari hitz gutxi nahiko zaizkionez, Pernandoren egiak kontatu gabe, baten bati erabilgarri suertatutako ahal zaio! Hala bedi.
"Beti lasterka eta beti berandu"
Erritmoari eutsi; ez pasatu azken diapoak arrapaladan ezertarako astirik gabe aldez aurretik prestaturik genituelako. Aukeran hobe labur geratzea (eta galderetarako tartea uztea, hala behar izanez gero)
"Burdina berotan jo behar da"
Oharrak lagungarriak izan daitezke esan nahi duguna esateko eta ez ahazteko.
Zenbait hizlarik esan behar duena gogorarazteko erabili ohi du aurkezpena baina ez da hori bere oinarrizko funtzioa.
"Eroriz eroriz oinez ikasten da"
Aurkezpenak hobetzeko landu dezagun arloa. Eta era kritikoan aztertu egiten duguna.
"Etxean gatza ugari dagoela eta, ez dezazula bazkaria gehiegi gazitu" edo "gehiegi baino aski hobe"
Erabiltzen duzun programaren azken bertsioaren puntako aukera ez da agian gerora erabilgarriena izango; beharbada aurkezpena egiterakoan efektu edota esteka guztiek ez dute funtzionatuko. Horrelakoak aurreikustea interesgarria da barregarri ez geratzeko.
"Gauza bakoitza bere tokian"
Oreka diapo bakoitzean (testua, irudiak, soinuak...) Eta aurkezpena bera ere orekatua izan dadila, ustekabekoak barne.
Zertaz dihardugun pentsatu: diapositibak ala dokumentu idatzi bat ari gara egiten?
"Kupel txarretik, ardo onik ez" edo "txapela ez dau gizona eitten"
Mezurik ez badago, tramankuluek ez dute aurkezpena hobetuko.
Ez dezagun ahaztu zer den funtsezkoa: mezua, ideiak, komunikazioa.
"Oiloari oloa, astoari lastoa"
Zer nolako entzuleria izango duzun kontuan izatea ez dago soberan.
"Pentsatu presarik gabe, ekin geratu gabe"
Planifikatu, gidoia lagungarria izaten da aurkezpena bera prestatzen hasi aurretik. Eta denbora kontrolatu.
"Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza"
Aurkezpena plazan aurkeztu aurretik, probatu eta atzeraelikadura jaso.
Halaber, tokia aldez aurretik behatzea zein tresneria ezagutu eta probatzea ez dira ohitura txarrak.
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu. Hurrengora arte!

2009-04-14

Berritsukeria / Incontinencia verbal

Edo ezjakintasuna, edo aholkularien artean satorren bat dauka Miguel Sanzek;  auskalo zer den. Egia esan, harritu ere ez nau egin, aldez aurretik esandakoak kontuan izanda.


Oraingoan, Javier Vizcaínok bere Cociditorako jaso ez zuen arren, merezi zuen horrelako meriturik. Edota nonbait "doctor honoris causa" izendatua izatea. Noan azaltzera berak plazan adierazitakoa joan den astean.


Erkidego Autonomoan emango den gobernu aldaketa dela eta, badela hogeita hamar urtez sortu eta "euskal-" aurrizkia dutenak aldatzeko garaia esan zuen corellarrak. Eta hiru adibide eman zituen: "euskal-telebista", "eusko-tren" eta... "euskal...tzaindia".


Azken finean, atsotitza betez, "itsuago, ausartago".  



O ignorancia, o tiene algún topo entre sus asesores y asesoras el presidente de la Comunidad Foral, Miguel Sanz. Tampoco me extraña teniendo en cuenta algunas de sus "salidas" pasadas, como aquello del "baile del Agur Jaunak".


Tiene su mérito, aunque no lo hayan recogido (todavía) en el Cocidito; incluso pudiera ser propuesto para algún doctorado honoris causa, aunque no sea más que por reiteración.


Y es que vino a decir en una entrevista, que era hora del cambio en la CAPV, de que había que cambiar tanto nombre e institución que empezaba por "euskal", como "euskal-telebista", "eusko-tren" o "euskal...tzaindia".  ¡Manda huevos!


Como decía un amigo que decía su padre, "la ignorancia es la madre del atrevimiento".

2009-04-11

Mingorri Lekeition

Lehengoan Josu Garro kideak erlijio eta ohiturei buruzko sarrera jarri zuen bere blogean, ohi duenari jarraiki argazki ederrez hornitua gainera. Eta atzo Lekeitiotik genbiltzala, Santi gozotegiaren aurretik pasatzean, herriko batez gogoratu nintzen: Mingorri. Hona hemen iaz  Deia egunkarian horren inguruan idatzi zutena.
Neuk oraindik dut gogoan ordezko hortz batzuk gozokiari itsatsita atera zirenekoa  :-D 

Esta semana posteaba Josu Garro sobre la religión y las costumbres en Semana Santa, con una de esas magníficas fotos a las que nos tiene (mal)acostumbrados. Me vino a la cabeza ayer cuando paseábamos por Lekeitio y vi los típicos caramelos de estos días en el escaparate de la pastelería Santi. Así contaban el año pasado en Deia qué es esto de Mingorri.
Y es que además todavía me acuerdo de la fortaleza del caramelo,  de cuando cierta vez se llevó pegada una dentadura postiza. No en vano se dice que son de goma (los caramelos, no los dientes)  :-D

2009-04-03

Me ha dicho un amigo que saca un nuevo disco

Lagun batek esan dit disko berria aterako duela. Eta ez da Jabier Muguruza, baina bere lelo hori erabiltzeko ez dut uste arazorik izango duenik ;-) 
Empiezo otra vez como Jabier Muguruza, supongo que con su permiso ;-)

Y como corresponde a los amigos y amigas, vuelve a este txoko virtual Luis Ramiro. Lástima que no sea en persona, por lo que tendremos que conformarnos con el nuevo disco, "Dramas y caballeros" que sale a la venta el 21 de abril. Y si puedes, no me perdería el concierto de presentación en Madrid, el 12 de mayo en el Teatro Infanta Isabel (¡vaya semanita ésta de mayo!)

Un adelanto, gentileza de la casa, el tema "Romper", del que está preparando videoclip nada más y nada menos que Icíar Bollaín.


(Gracias Mikel, por haberlo subido)

Habrá más novedades sobre el asunto esta semana de la mano y la voz de Víctor Alfaro.

Katixa Agirre: "etxea ez dut teilatutik hasi"

Porque no sólo vivo de fútbol, y en mi ser poliédrico también tiene cabida la literatura, parón  en jueves para disfrutar un rato escuchando a Katixa Agirre en la Biblioteca de la Diputación (ojo, que el ciclo sigue)
Nire izaera poliedriko horretan literaturak ere badu tokirik; izan ere, irakurle amorratua naiz. Futbolaz aparte badut bestelako zaletasunik, beraz. Hau honela, ezin galdu Katixa Agirreren solasaz gozatzeko aukera, ezta?  Oraingoz behintzat, sarearen bitartez elkartzeak  behar izaten du aurrez aurrekoaren osagarritasuna.
Ez da jende askorik hurbildu; dozena bat edo. Lastima. Eta lekuaz, eraikuntza gustatu zait, baina  gela bera hotz samarra suertatu delakoan nago, tarima horrek eta mikroek entzuleenganako urruntasuna areagotuta gainera. Dena den saiatu dira hurbilketa horretan Katixa eta aurkezle-elkarrizketatzaile aritu den Goizalde Landabaso (nire aspaldiko "ezaguna", baina dagoeneko diferentziak leunduta daude)
Bestetik, nire kazetari sena atera zaidala iruditu zait, landu gabe geratu zitzaidan hori; titulu bila eta apunteak hartzen aritu bainaiz idazle gasteiztarrari "Habitat" liburuaz entzun bitartean. Besteak beste, hurrengoak jaso ditut :
  • "Habitat" ez zen hasierako izenburua; Igartza beka eskuratzeko proiektua aurkeztu behar izan zuen, eta lehendabiziko ipuina igorri zuen, proiektu batekin batera. Azalari ere buelta dexente eman zion ados egon artean (eta  egun Habitat deitzen den blog berriak ere izango du aurki izen aldaketa)
  • garrantzitsuena ez dira hormak, altzariak...  barruan bizi duguna baizik. Berak, nolabait, behatzaile puntutik erreparatu die giza harremanei, animalei begira dagoen naturalista baten antzera (Rodriguez de la Fuente aipatu du)
  • garai bateko suaren tokia sofak hartu du, egongelak alegia. Are, ez du sukaldea gustuko.
  • liburuko ipuin gehienek ez dute bukaera itxirik, bizitzan gertatzen den bezala; "amaiera definitibo bakarrra heriotza da."
  • nobela laburretik gertu daude ipuinok, eta ondorioz tradizionaletatik urrun samar. Gero eta luzeagoak ateratzen omen zaizkio.
  • "idaztea lan intelektuala da"; idazten hasi aurretik nahiko buelta ematen dio, eta hasiera zein bukaera argi antzean izaten ditu. Batetik besterako bidea da zehaztugabe dagoena, bestela aspergarria izango litzateke idazketa prozesua.
  • etxe mota ugari ageri dira "Habitat" honetan, baina Katixa bizi izandako etxeak edota ezagutzen dituenak ageri dira eszenatoki gisa. Ipuinetan bere bizitza nolabait islatu egiten da, amonarekiko harremana esaterako.
  • ahizpak ematen dio atzeraelikadura fidagarria lehenengo bertsioekin.

Oraindik ez du liburua irakurri. Neuk ere ez (egon garen gehienok bezalaxe) baina hitz ematen dut epe laburrera burutuko dudala zeregina. Badaezpada, Facebook-en irakurtzeke dauzkadanen artean jarriko dut.

2009-04-01

70 urte geroago / 70 años después

Ez dut uste ospatzekorik daukagunik 70 urte geroago; garai ilunaren hasiera izan baitzen. Baina, aldi berean, gizarte gisa amnesiarik ez izatea komeni zaigula iruditzen zait. Honez gero konturatu ez bazara, irakurle lagun, 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen Gerra Zibila.


Ismael Serranoren abestiak aitita-amamak eta familia dakarzkit gogora, agian udaberria baino gehiago galdu zuten pertsonak. Gainera, madrildarraren bertsio originalean, txalaparta soinua ageri da. Eta ez dizut ukatuko lehenengo aldiz  Bilboko Arriaga Antzokian zuzeneko emanaldian entzun nuenean malkoren bat isuri nuela eta horrelako abesti bat egiten duenak tipo jatorra behar duela izan pentsatu.


Kasualitatez, egunotan irakurtzen ari naizen liburuak, gogorra bezain gomendagarria denak, gaia zuzen-zuzenean ukitzen du: Alberto Mendezen "Los girasoles ciegos"


 


No creo que tengamos mucho que celebrar 70 años después, el comienzo de un oscuro período histórico. Pero, al tiempo, como sociedad es mi jucio nociva la amnesia. Por si no te habías dado cuenta, amigo/amiga que compartes este txoko, es 1 de abril.


Te traigo la canción de Ismael Serrano, que a mí siempre me ha recordado a mis abuelos y abuelas, a buena parte de mi familia, personas que como tantas otras perdieron algo más que una primavera, aunque supongo que, como escribe otro de la familia Serrano, serían de algún modo felices. Además, en la versión original del tema, se puede oír la txalaparta. No te negaré que me emocioné la primera vez que oí este tema en directo en el Teatro Arriaga, y que pensé que quien ha escrito un tema así tiene que ser legal.


Y no sé si será casualidad, pero ando leyendo estos días un libro muy relacionado con la fecha, crudo hasta ahora al menos, pero recomendable. Me refiero a "Los girasoles ciegos" de  Alberto Méndez.