2009-11-25

Beldur barik

"Beldur Barik" da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Eudel-ek eta Genero-Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak elkarrekin prestatutako kanpainaren izenburua.

Azaroaren 25ean  Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da (ospatu, ez dut uste ospatzeko asko egongo denik, portzierto) Hori dela medio, emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikur den puntu lilak hemen ere badu tartea.






Utz dezadan argi era guztietako indarkeriaren kontrakoa naizela; honen kontrakoa ere bai, jakina. Eta ondo baino hobeto dagoela  lehenago isilpean gordetzen zena plazaratzea. 

Hala ere, susmoa dut ez ote den gertatzen datu objektiboen eta  jendearen usteen arteko aldea egotea, alegia, zer nolako eragina duten komunikabideek honelakoetan. Azkenik, askoz gutxiagotan gertatu arren, genero-indarkeria izatez norabide bikoitzekoa izan liteke, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.