2009-07-19

2009ko uztailean gaude?

Algunos detalles de estos días que dan que pensar si de verdad estamos en julio de 2009... en lo que al trato al euskera se refiere al menos.

Sinistu, irakurle lagun hori, behin baino gehiagotan euskarari ematen zaion trataerarekin kolokan jartzen dudala XXI. mendean gaudenentz.


Adibidez, beherapenetan honelako kartelak ikusi ditut Bilbon: "dena an" eta azpian euro kopuru bat. Zinez kostatu egin zitzaidan ulertzea. Bai ba," garai bateko "dena an 100" :-(

Athleticen lehen partida ikusi nuen ETBn. Peio Agirreoa ondarrutarra zeukan lagun kazetariak iruzkinetarako. Eta ez dakit herrietako euskarari tarte  bat egitea izango duen helburu zuzendaritza berriak, baina... Altuera esateko gaztelera erabili zuenean harridura baino gehiago sumatu nuen neure baitan.

Eta bitartean, Galizian, Ribadeon hain zuzen, bisitariak agurtzeko kartelean euskara zuzena (a itsatsia barne). Hamaika ikusteko jaioak gara!

4 comentarios:

  1. Eta gero hezkuntz eskakizunak exijituz denoi. Edo "alfabetizazio"-ri buruz hitz egiten.Baina koherentzia gehiago eskatzen baduzu, "faxista"-tzat hartzen zaituztete. Ez dakizu zenbat izorratzen nau euskaraz hitz egiten ez dakitenek niri euskera eskatzeak.

    ResponderEliminar
  2. Beno, inork ez zuen esan lau egunean dena eta perfekto lortuko zenik. "Dena an" hori lehenengo pausotzat hartu daiteke. Ni adibidez, gaur berton harrituta geratu naiz zentro komertzial bateko arropa denda pijo-style bateko erakusleihoan merkealdietako iragarkia euskara perfektoan eta euskara hutsez ikusita.
    Asko dago oraindik ibiltzeko baina.

    ResponderEliminar
  3. Ba bai Iñaki, egunero irakurri beharrekoak ez dira ez makalak...

    Ondo pasa!

    ResponderEliminar
  4. Mamitsua da komentatzen duzuna, M@k eta erantzuteko tarte luzeagoa beharko genuke (nola ulertu profesionaltasuna, esate baterako). Bi ohar: iragarkia enpresa pribatu batean zegoen eta ETBren jokabidea ez da oraingoa.

    Bontxi "dena an" hori ez dakit aurrerapausoa den ala axolagabekeria.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.