2009-05-12

Politika eta euskara, euskara eta politika

Gai korapilotsua eta labankorra. Baina jarreren isla argia ere bai.
Ez dut planteatzen orain zer nolako gaitasuna beharko luketen, Benitok egin duen bezala, edo, Soitun plazaratu zuten bezalaxe 600 orduko ikastaroekin nahikoa duten. 

Baina oso deigarriak iruditu zaizkit Lopez Lehendakariak egindako adierazpenak: hemendik aurrera, lehendakaritzara heldu denez geroztik alegia, denbora luzeagoa eskainiko dio euskara ikasteari. Ez al zen errazago lehenago izango? Nire ustez, herri honetan politika mailan jardun nahi duen edonork ahalegin horri erantzun beharko lioke, bere prestakuntzaren funtsezko osagarri gisa. Eta orain arte, askok (gehiegik akaso) alboratu egin du hori.

Eta, neure ustetan behintzat, ez da batere serioa eztabaidan gaztelera hutsez mintzatu ondoren, Legebiltzarreko Osoko Bilkura batean esaterako, bozketan euskara erabiltzea. hitz soil bat baliatuta Eta lehengoan hala gertatu zen. Horrelako jarrerek poztu ordez benetan haserrerazten  naute.

Mikel Agirregabiriaren argazkia


Tema de múltiples aristas, y resbaladizas además; incluso pueden llegar a ser cortantes. Pero al tiempo son claro reflejo de actitudes ( y ya sabes eso de que el ruido de lo que somos no deja oír lo que decimos, frase que atribuyo a Santos Guerra)

Dan su visión en Soitu, sobre las horas necesarias o el nivel; también Benito lo plantea, sobre qué competencia debería alcanzar. Por mi parte, un par de apuntes.

En la entrevista que al Lehendakari López le hicieron para el grupo Vocento, señalaba que entre sus objetivos está aprender euskera en estos cuatro años. Buff, pues alguien que lleva tiempo dedicado full time a la política, que no es la primera vez que aspiraba a ocupar este tipo de cargos, pienso que debería haberse tomado en serio el aprendizaje del euskera; es más, que tendría más tiempo antes. Y no lo digo sólo por él, que conste; a mi juicio debería ser un aspecto a cuidar por quien piense dedicarse a ese tema en este país.

Tampoco me parece de recibo no utilizar el euskera en un debate o discusión y luego hacerlo de manera más o menos folklórica, como percibí en el pasado pleno de investidura. Como vascoparlante, me molestan (como ese amigo que me corrige cuando hablando en castellano siempre digo "padre" en vez de "aita")

2 comentarios:

  1. Horixe egon nintzen neu ere lehengoan pentsatzen. 50 urtetik beherako politikariek bene-benetan ez dute orain arte euskara ikasteko tartetxorik ere izan? Ez dut sinesten.
    Bide batez, zorionak urteurrenagatik eta... Aupa Athletic!!!!!

    ResponderEliminar
  2. Lehentasunak lehentasun, Bontxi. Mila esker zoriontzeagatik eta jakina, Athletic Eup!

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.