2009-04-01

70 urte geroago / 70 años después

Ez dut uste ospatzekorik daukagunik 70 urte geroago; garai ilunaren hasiera izan baitzen. Baina, aldi berean, gizarte gisa amnesiarik ez izatea komeni zaigula iruditzen zait. Honez gero konturatu ez bazara, irakurle lagun, 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen Gerra Zibila.


Ismael Serranoren abestiak aitita-amamak eta familia dakarzkit gogora, agian udaberria baino gehiago galdu zuten pertsonak. Gainera, madrildarraren bertsio originalean, txalaparta soinua ageri da. Eta ez dizut ukatuko lehenengo aldiz  Bilboko Arriaga Antzokian zuzeneko emanaldian entzun nuenean malkoren bat isuri nuela eta horrelako abesti bat egiten duenak tipo jatorra behar duela izan pentsatu.


Kasualitatez, egunotan irakurtzen ari naizen liburuak, gogorra bezain gomendagarria denak, gaia zuzen-zuzenean ukitzen du: Alberto Mendezen "Los girasoles ciegos"


 


No creo que tengamos mucho que celebrar 70 años después, el comienzo de un oscuro período histórico. Pero, al tiempo, como sociedad es mi jucio nociva la amnesia. Por si no te habías dado cuenta, amigo/amiga que compartes este txoko, es 1 de abril.


Te traigo la canción de Ismael Serrano, que a mí siempre me ha recordado a mis abuelos y abuelas, a buena parte de mi familia, personas que como tantas otras perdieron algo más que una primavera, aunque supongo que, como escribe otro de la familia Serrano, serían de algún modo felices. Además, en la versión original del tema, se puede oír la txalaparta. No te negaré que me emocioné la primera vez que oí este tema en directo en el Teatro Arriaga, y que pensé que quien ha escrito un tema así tiene que ser legal.


Y no sé si será casualidad, pero ando leyendo estos días un libro muy relacionado con la fecha, crudo hasta ahora al menos, pero recomendable. Me refiero a "Los girasoles ciegos" de  Alberto Méndez.

1 comentario:

  1. Ez da ez ospatzeko eguna. Hala bere batzuk gaur sinatuko daben akordioa ez da ospatzekoa izango datorren urtean.

    Euskaltzaleontzat egun txarra apirilak 1-a.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.