2008-11-29

Nire betaurrekoak 2.0 ote dira?

Jardunaldi akademikoa ere antolatu du HABEk bere 25. urteurrena ospatzeko. Eta azken boladan Mikelek ez dugula kronikarik egiten esaten didanez, deigarri suertatu zaizkidan pare bat kontu azalduko dizkizut, nahiz eta agian baten batek oraingoan ere diskretua naizela idatzi.
Esandakoen artean, Jose Mari Lasa adiskidearen hitzak ditut gogoan. Perspektiba eta prospektiba uztartu behar ditugula esan du, alegia, urrunekoa ikustekoa hurbilerako betaurrekoak ez direla egokiak eta alderantziz; horrelakoetan ikusten dena lausotua agertu ohi zaigu (egia esan, berak aitortu didanez Silvio Rodriguezen kanta hau zeukan kaskarrean, karkar)
Hau honela asko biharko munduaz egungo eskemetatik aritu dela iruditu zait. Bestela esanda, kontzeptuen artean geroko ikuspegia eta kontzeptuak agertu badira ere, errealitatea 2.0tik urrun samar sumatu dut; besteak beste, eta wifirik gabe, koadernoak eta boligrafoak izan ditugu gaurkoan "portatil" gisa gehienok. Beste adibide bat: ez dut aditu aurkeztutakoak sarean daudenik aditu, slideshare edota google docs bezalakoetan. Beharbada, Genis Rocak esandakoak hartu beharko ditugu kontuan; batzuk urrutiegi joan gabe denok 1.5era hurbiltzeko ahalegina egin beharko genukeela.
Azken hausnarketa, gizona, santua izateko, herriz aldatu behar dela.  
Rahegoren argazkia Flickr-en
Me suele decir Mikel que últimamente ando un poco vago con las crónicas de eventos a los que asisto. Así que esta vez le hago caso y te comento un par de reflexiones sobre la Jornada Académica que ha organizado HABE en Bilbao con motivo de su 25º aniversario.
Me ha gustado la imagen de las gafas (de cerca y de lejos) necesarias para ver de modo adecuado lo que pretendemos ver, sin utilizar las gafas de cerca para ver de lejos y viceversa, citada por Jose Mari Lasa. En otras palabras, la necesidad de combinar perspectiva y prospectiva (un apunte, según me ha dicho él mismo pensaba utilizar la fábula de los tres hermanos, jejeje)

Se ha hablado mucho de tecnologías, de TIC, de Internet... pero me ha parecido que desde esquemas antiguos, no cercanos a lo que entendemos por 2.0 Y es que a falta de wifi en la sala los portátiles han sido los cuadernos de espiral y los bolígrafos. ¿Tendrá que ver todo ello con mis gafas?

Otra percepción; es difícil ser profeta en la tierra de uno.

2008-11-28

Brazos de sol. Alejandro Filio

Rockolan badago kantak euskaraz entzuteko aukera. Baina horrelakoak hautatutakoan ohikoa izaten da Alejandro Filio mexikarrarenak ere agertzea. Hona hemen, ba, bere abestietako bat.

De un tiempo a esta parte Rockola me acerca a nuevas músicas; en este caso al mexicano Alejandro Filio, quien me suele aparecer cuando elijo oír a compositores vascos como Mikel Laboa, Ruper Ordorika o  Jabier Muguruza.
Una de las canciones que he encontrado y me ha gustado es éste "Brazos de sol" (aunque no sé si quien le acompaña es Silvio Rodríguez)









2008-11-26

Zenbat hitz irudi baten truke? / ¿Cuántas palabras por una imagen?

Sorpresa atzo DEIA egunkariari begiratutxoa ematean. Ustez tankera desberdineko berri bitan argitaratutako argazkiek itzelezko gainkarga ematen diete aipatutako berriei;  bietan, gainera, protagonista bera:  arbela.
Administrazioko langileen euskalduntzeaz ari dira lehenengoan eta euskaltegi batean ateratako argazkia txertatu dute. Euskaltegiei buruzko ustea hori al den galdetzen diot neure buruari. Gurutzeak direla medio sorturiko ikamikez dihardute bigarrenean. Eta argazkia El florido pensil antzezlanerako eszenario izan litekeela iruditu zait.
Zer deritzozu zuk, irakurle lagun hori?


Y es que he pensado en la relación entre palabras e imágenes; se suele decir que mil, pero en este caso igual hasta es poco. He encontrado en el diario DEIA dos fotografías que ilustraban sendas noticias, en principio no relacionadas entre sí pero unidas por la aparición de un elemento "clásico" en las aulas: la pizarra.
En la primera de las noticias, referida a la euskaldunización de trabajadores de la Administración, publican la fotografía de un euskaltegi; me pregunto si es la imagen extendida que tienen las personas de los mismos. En la segunda se refieren al asunto de los crucifijos en las aulas, y la fotografía casi parece sacada del escenario de El florido pensil.
Si quieres opinar, te paso el teclado y el espacio

2008-11-25

Comportamiento en las playas / Jokabidea hondartzetan

Ayer oí en Radio Euskadi, en la voz de la navarrica Loreto Larunbe, algo que en principio provocó mi hilaridad, pero que después me ha dejado un tanto perplejo. Me refiero a la noticia de la nueva ordenanza de playas que en breve va a aprobar el Ayuntamiento de Benidorm (vía Diario Información de Alicante) El hecho que el propio consistorio haya elaborado un comunicado negando que se vayan a cerrar los arenales por las noches da idea de la polvareda (o arena mejor en este caso) levantada (y si ni tira de google para comprobarlo)
No soy jurista como Sevach, y por tanto mi analisis es más superficial. Pero es que no sé dónde acabará el afán regulador si, por ejemplo, se establece cómo hacer los castillos de arena (supongo que se referirán más a las esculturas que se hacen en la arena) o se sanciona a quienes pongan sus sombrillas a primera hora para reservar sitio (práctica bastante extendida por cierto)
Quién sabe si Benidorm será pionera en estas actuaciones. Aunque vete a saber si a este paso no acabarán cobrando de manera directa a quienes acudan a la playa. Porque habrá que hacer caja para pagar a tanto vigilante como hará falta para hacer cumplir las normas. 
Foto de danibegood2001 en Flickr
Benidormeko Udalak hondartzen erabilerari buruzko ordenantza berria onartuko omen du laster. Eta hamaika kontu arautu nahi dira, besteak beste, arezko gazteluak nola egin edota han oso ohikoa den ekintzetako bat, sonbrilak eta eserlekuak baliatuta tokia goizean goiz erreserbatzea, alegia .
Auskalo arautze kontua noraino iritsiko den. Eta beste udalerri batzuek ereduari jarraituko dioten. Edonola ere, horrelako araudiak betearazteko hondartzain ugari beharko da, ezta?

2008-11-22

Madrid o Barcelona

Pues no, no voy a escribir sobre fútbol (para segura sorpresa de Mikel), sobre colores, sobre qué importa... sino sobre un tema de Tontxu Ipiña.

Aquí en la versión del cantautor bilbaino, con piano.

Y aunque no he sido seguidor de OT, esta otra cantando con Beth y Joan Tena a la guitarra.

2008-11-20

Oroitzapenen bila dabil "Udaberri galdua"

Julenek izan du gaia zabaltzeko asmoz posteatzeko ideia eta gustatu zait. Beraz hemen doakizu laburpena eta laguntza-deia.
"Udaberri galdua" izeneko proiektua dabilkio burutik aspaldi Josi Sierra lagunari. Eta orain buru-belarri sartu da horretan; buru-belarri edo kamara-mikrofono izan daiteke irudi hobea ;-) Hala, Gerra Zibileko lehenengo urteko testigantzen bila hasi zaigu. Izangaiek bete beharreko baldintzak: euskalduna izatea (elkarrizketak euskaraz izango baitira) eta 85 urtetik gorakoa izatea (udaberri hartan 12 urtetik gorakoa, alegia)
Prest dagoenik ezagutzen baduzu, jarri mesedez Josirekin harremanetan (e-posta: udaberrigaldua@gmail.com)
Aldez aurretik mila esker bion izenean.

2008-11-19

Denbora Interneten / El tiempo en Internet

Gazteleraz zalantza egon liteke eguraldiaz ari garenentz; euskaraz, ordea, ez dago horren inguruko zalantzarik. Dena den, konturatzen zara pantaila aurrean ematen dituzun orduez? J.R. Mora umoristak ezin hobeto irudikatu du kontua. 
No me refiero al tiempo atmosférico, sino a ese que pasas delante de la pantalla. J.R. Mora lo ha reflejado perfectamente ¿no?

2008-11-18

Entre Heziberri y Heziberri, Moskotarrak

Aste eroa uzan da bukatu berria; hainbat ekitaldi, horrenbeste zeregin. Egia esan, beste blog ezagunetan izango duzu berri zehatzagoa. Hemen, ohar pare bat besterik ez.
Ostegunean Radio Euskadiko Graffiti saioan izan nintzen, Heziberriko bloga eta Internet oro har mintzagai genuela. Eta hura ustekabea, Goizalde Landabasorekin egin nuen topo. Bai, "dame un musuchu nesca" idatzi zuena. Aurrez aurre ez genuen borrokatu, dena den ;-)

Aste honetan, lasaiagoa izanda ere, izango dugu kontatzekorik. Eta hala izango da.



Ha sido una semana loca la pasada. De las que cabe decir que "tengo el cuerpo mi mal (con un bonito constipado, además) pero una gran vida social". Mucho de lo que me ha pasado lo puedes leer en el blog de Heziberri o en el de Moskotarrak, así que un par de pinceladas aquí.
El jueves acudí a hablar del blog de Heziberri, junto con Adela Fernández, al programa Graffiti en Radio Euskadi. Empiezo a estar casi como en casa en la sede, y no sólo porque estar físicamente cerca de aquélla. Además  en la mesa de bloggers del programa más conocidos como Galder. Se habló antes de marketing viral y, como no podía  ser de otra forma, salíó eso del comunactivo. Saludé, sin que corriera la sangre, a Goizalde Landabaso. Ella no se acordaba del pequeño rifi-rafe escrito que mantuvimos hace unos años ;-)

Cambio de tercio, y acto conmemorativo de los 30 años de Moskotarrak, con más amigos y amigas, aparte de los miembros (y miembras) de la comparsa. Un aplauso a los que se han currado el evento. Hablamos de  las fiestas, incluso ante las cámaras de TeleBilbao, pero también de blogs, de redes y del mundiillo de Internet con, entre otros, ese político que tiene blog que es Txema Oleaga, Josetxu Rodríguez y Ripa.

Y de viernes a domingo, Heziberri a tope, "educación para la innovación" más el complemento social correspondiente. Tendrá su continuación esta semana. Antes de eso, Ikasbloggers.

2008-11-15

Descubriendo a Fito Paéz

Aunque seguro que a George le extraña que haya tardado tanto.

Y es que si a la voz unimos piano y cello, salen cosas como ésta... siempre que el autor no se quede detrás.
Simplemente... la oí.


































































































2008-11-12

25 urte + 1

Maiztasunez agertzen bazara hemendik konturatuko zinen dagoeneko lan-kontuak ez direla solasgai blog honetan. Baina gaur salbuespena egin behar dudala iruditzen zait.
Izan ere, atzo ospatu zuen HABEk bere 25. urteurrena Donostiako Kursaalen antolaturiko jai batekin. Eta bertan 25 urtetik gora helduen euskalduntze-alfabetatzean aritutakoek omenaldia jaso genuen.
Gonbidapena iritsi zitzaidanean zenbat urte neraman galdetu nion neure buruari; kontuak ateratzen hasita, 26 dira oker ez banago. Alegia, bizitzaren erdia baino gehiago eman dut esparru honetan. Urruti geratzen dira klaseak gau-eskolan ematen hasi nintzeneko pasadizoak, "ea titulurik ba ote neukan" galdetu zidanean batek edo "zure amaren laguna naiz eta esan diot jatorra zarela" bezalakoak. Pixkanaka-pixkanaka ikasleen adinarekin joan zen parekatzen nirea, eskarmentua eta seguruenik ezagutza pilatzen joan, eta badira 13 urte eguneroko klasea emateari utzi eta HABEra pasatu nintzela.
Hala, bizitzan bidaide izan ditudan edota ditudan hamaika kide berriz ikusteko aukera izan nuen atzo; pena denak agurtu ezin izana. Halaber, urteotan izandako ikasle eta lagunak etorri zitzaizkidan gogora. Oroitzapen onak nagusi, zalantzarik gabe.
Pozaz batera, kezka ere badut (karkarkar) omenduen artean gazteenetakoa izan arren, omenaldiak jasotzen hastea ez dakit nola ulertu behar den. Eta bueltan nioen bezalaxe, ez dakit memoriak prestatzen hasteko garaia iritsi zaidanentz  ;-)
Diario Vasco-n argitaratutako argazkia
Si pasas con cierta frecuencia por este blog, sabrás que no suelo por lo general tratar cuestiones relacionadas con el trabajo. Pero hoy voy a hacer una excepción.
Ayer celebró HABE en San Sebastián su 25º aniversario; en la fiesta, fuimos homenajeados quienes llevamos más de 25 años en este mundillo. Cuando me llegó la invitación hice cuentas y es que ya llevo 26, más de la mitad de mi vida.
En ese camino, muchas anécdotas, muchas alumnas y alumnos, muchos compañeros y compañeras de viaje, con presencia significativa ayer, aunque me queda la pena de no haber podido saludar a todas las personas que hubiera querido.
Y junto con la alegría, la preocupación (jejeje) por esto de empezar a recibir homenajes. Igual, como comentaba en el viaje de vuelta al Botxo, tengo que empezar a escribir mis memorias ;-)

2008-11-11

Conferencias,coincidencias y alguna duda / Hitzaldiak, bat-etortzeak eta zalantzaren bat

Dos actos en los que estuve ayer: la inauguración oficial de la Semana de la Ciencia en el Euskalduna, la entrega de los certificados Bikain en el Guggenheim.
En el primero de ellos la estrella era Nicholas Negroponte... aunque no fue desdeñable la cantidad de Aprendices que pululaba por allí. Algunos apuntes sobre lo escuchado:
  • Al modo que señalaba Reinghold para las comunidades virtuales, que surgen de modo natural como los microorganismos, consideraba el científico americano que si hay muchos niños con portátiles y posibilidades de comunicación, se comunicarán. Mi duda es cómo y para qué, teniendo en cuenta el aspecto de las competencias digitales o la madurez digital.
  • Piensa que los ordenadores portátiles generalizados entre niños y niñas cambiarán a mejor la educación; puso ejemplos de ello (como el de aquella profesora que después de 30 años se vio desbordada y pidió la baja pero al ver los resultados no se quería jubilar) Aquí también soy algo escéptico; puede ser una condición que lo favorezca pero de ahí a que sea seguro...
  • La generalización de los portátiles en la educación obligatoria ya se lo oí hace unos cuantos años al filosofo y científico Javier Echeverria, con quien por cierto coincidire el proximo sabado en las XIX Jornadas del FEAE. Parece que la vision no esta tan lejana.
Otras crónicas, del "teclado" (no creo que utilicen pluma) de Josu Orbe y de Mikel Agirregabiria (la foto de la conferencia es también suya)

En la segunda (al margen que eso de las certificaciones no me convenza mucho) oportunidad de encuentro con personas como Iñaki Lekuona, con quien, y relacionado con lo expuesto por Negroponte, hablé del programa Ikasys que llevan a cabo en las ikastolas. Pena que no haya entrado la de mis hijos en dicho proyecto... Ademas, charla con personas con las que coincidire hoy en Donostia.
Y para quienes estén en el umbral de la puerta de la innovación o incluso vayan a abrir otras puertas, otro evento a principios del 2009: Basque Innopolis

Bi ekitaldi atzokoan: Zientzia Astearen irekiera ofiziala batetik, Bikain ziurtagirien banaketa bestetik.
Lehenengoan Nicholas Negroponte izan genuen izar nagusi, zalantzarik gabe. Zientzilari amerikarrak esandakoaren ildotik bizpahiru iruzkin.
  • Umeek portatila eta komunikatzeko bidea badute, komunikazioa gauzatuko dela esan zuen. Baina nik uste trebetasun digitalak edota heldutasun digitala ez direla baztertu beharrekoak, alegia, zeintzuk diren komunikatzeko helburu eta ondorioak.
  • Portatilaren hedapenak hezkuntzaren hobekuntza ondorioztatuko du bere esanetan. Aldaketa agian, baina hobekuntza ezinbestean, ez dakit nik ba.
  • Portatilen hedapenaren kontua aspaldi entzun nion larunbatean ondoan izango dudan Javier Echeverriari. Badirudi ez dagoela horren urruti.
Bigarrenari dagokionez, ziurtagiriek izan dezaketen balioa eta eraginkortasuna alde batera utzita, aurrekoarekin lotutako elkarrizketa izan nuen Iñaki Lekuonarekin, ikasys proiektua zela medio. Eta gaur Donostian ikusiko ditudan hainbat ezagunekin elkarrizketak ere bai.
Berrikuntzak kezkatzen bazaitu edota gustuko baduzu, galdu ezin duzun beste deialdi bat urtarrilerako: bip 09, basque innopolis

2008-11-08

¿Coralista aficionado? Pues va a ser que sí

Al hilo de los placeres que te comenté en su día, me preguntó M@k a ver si era en serio lo de cantar con orquesta.

Pues sí, estuve una década cantando en Jatorki, de la mano de Andoni Arregi, quien de primeras no lo tuvo claro cuando un pipiolo de 16 años acompañado de su madre le dijo que quería cantar en el coro, aunque se le cambió el semblante cuando le dije que tenía mis estudios de solfeo y canto coral e incluso había empezado con armonía por aquel entonces. He contado aquí incluso alguna anécdota de aquellos tiempos.



Otras obligaciones me hicieron dejar ensayos y actuaciones, aunque a veces me pique el gusanillo y en ocasiones haya acudido con posterioridad a reforzar a Jatorki, dirigido ya por Marian Urkiola.

Vaya otra anécdota antes de acabar; aún tengo los trajes en casa... para el día que volviera al coro, augurio del propio Andoni. Quién sabe.

PD A ver si me encuentras en la foto ;-)

Algunos buenos recuerdos

2008-11-04

Todos los santos y en San Mamés

Partida batzuetan arrazoi desberdinak medio Santimamiñetik agertu gabe, azaroaren hasierarekin batera handik ibili nintzen, baita zenbait ohar hartu ere. Jarraian dituzu irakurgai. 
"Todos los Santos, nieve en los altos" dice uno de los refranes que suelo oírle a ama. Y este año parece que se ha cumplido. Como la tradición de volver a San Mamés, aunque fuera justo justo de tiempo tras unos dias alejado del Botxo.

Después de faltar un par de partidos, vuelta a mi sitio habitual y los apuntes.
  • El cuerpo técnico, de chandall y ropa deportiva. No sé que habrá pasado con americanas y demás. Eso sí, no faltó el chicle de Caparrós. 
  • Aunque me da que se le está agotando el crédito. Vi a una persona que, por encima de una camiseta rojiblanca con el nombre de Koikili llevaba una blanca con una foto del míster y la leyenda "vete ya".
  • Vaya cambio de look de la guarda de seguridad que está a la entrada de vestuarios. Pero eso de las mechas azules, con el rubio, como que parecía una hooligan del Villarreal ;-)
  • Overbooking a la entrada del vestuario durante el partido; no sé si tendría que ver con el cuarto árbitro. Al habitual Txetxu Gallego se unió personal del Athletic... y del Villarreal.
  • Uno de los que estaba allí era Llopis, con una especie de ficha de seguimiento; desde luego, marcas fue haciendo durante el partido.
  • A su lado, y con chamarra del club, alguien que parecía el coordinador de los recogepelotas, aunque estuvieron un tanto dispersos y descoordinados el sábado. Incluso charló al principio del descanso con algunos de ellos, supongo que para dar instrucciones... aunque no sé si le entendieron.
  • El cuarto árbitro tenía en su mesita junto al artilugio electrónico para indicar cambios y minutos de descuentos los antiguos "manuales". ¿No se fiaría "el gominas" de la técnica"?
  • Juramentos no reproducibles de Markel Susaeta cuando se agotaron los cambios y volvió al banquillo. Eso sí, animosos los suplentes (Garmendia, Armando, Gurpe...): con Balenziaga en su fallo del primer gol, jaleando el gol de Etxebe etc.
  • ¿Alguien me puede explicar que tenía la papilla que tomaron los leones en el descanso? (se parece a los expedientes X del bufandero rojillo)
PD Me avisan que he aparecido en una foto en DEIA; es antigua, de cuando Mendilibar estaba en el banquillo rojiblanco. Y se aprecia el paso del tiempo :-D

2008-11-03

Heziberri, etorkizunerako hezi

Hau da joan den larunbatean DEIA egunkarian argitaratu didaten artikulua.

Ezagutza, baloreak eta erakundeak errealak eta aldaezinak direla pentsatzea uste hedatua da Stephen Downesen iritziz. Are, errealitatea berrikuntzaren arerio dela adierazi ohi du ikerlari kanadarrak. Antzeko ildotiko hausnarketa entzun nion lehengoan adiskide bati: berritzeko indarrean dauden eskemak apurtu egin behar direla. Bestela esanda, segurtasun batzuk ezinbestean kolokan jarri beharko ditugula aurrera egin nahi badugu. Berrikuntzek ez dakigula onartzea eskatzen dute azken finean. Baita arriskatzea ere, oinez gabiltzanean oreka galtzeko arriskua egon arren aurrera egiten dugunean bezalaxe.


Bestalde, egungo eta geroko erronkei eran-tzun egokia emateko berrikuntzari ekitea ezinbestekoa dela ematen du, hala maila pertsonalean nola gizarte mailan. Izan ere, testuingurua gero eta konplexuagoa izanik, badirudi ziurtasun eza izango dugula lagun aurrerantzean. Besteak beste maila glokalean mugitzea egokitu zaigu dagoeneko, hau da, hurbileko eremuan zein mundu mailan aritzea uztartzea Zerikusi handia izan dute Informazio eta Komunikazio Teknologiek, zalantzarik gabe, baina egoera zedarritzen diguten baldintzatzaile gehiago ere badugu. Orain arte aipatutako guztiari erantzuteko hezkuntza berritu behar dela ukaezina da hortaz.


Hala ere, ez diegu funtsezko galderei eran-tzun oraindik: nola hezi etorkizunerako? Zein da, orduan, behar den hezkuntza? Joera ba-tzuk argi samar eta onartuak omen daude, esate baterako, haur eta gazteak pertsona izateko konpetentziak eskura di-tzaten modukoa izatea, aldaketei aurre egiteko gai izateko eta bizitza osoan zehar ikasteko gauza izateko prestatzea, ikasten ari direnengan sormena eta ikuspegi kritikoa sustatzea... Dena den, ezinezkoa da planteatutako galdera zabal horiei ikuspegi bakarretik erantzutea. Horregatik hausnarketa kolektiboa sustatu beharra dago, erantzunak emateko zein indarrean jar-tzeko. Honelako bide bati ekiteko hobe izango da, beraz, lagunduta joatea eta sostenguren bat eskura izatea, iluntasun eta zailtasun uneak heltzen direnerako bidaideak izatea alegia.


Halaxe ikusten dut nik Heziberri ekimena. Labur-labur esanda Euskadin hezkun-tza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektua da.Hurrengoak ditugu lau erakundeok: Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde. Halaber, aurreko paragrafoan azaldutako ikuspegiarekin hartzen dute benetako zentzua ekimenaren baitan eraikitako Heziberri webguneak eta aurrez-aurre elkartzeak.


Azken honi gagozkiolarik, Hezkuntza Administrarien Forum Europarraren estatuko eta nazioarteko XIX Jardunaldiak burutuko dira azaroaren 14 eta 15ean Bilbon. Bertan, hezkuntzaren esparruko profesionalekin batera familiak, udal teknikariak, ikasleak eta bestelako eragile sozialak elkartuko dira hezkuntza eta berrikuntza dituztela hizpide. Horrez gain, webgunean badaude parte har-tzeko zubiak eraikita.


Berrikuntzak praktikan jartzen diren ideiak direla aintzat hartuta, azaroan burutuko diren Jardunaldi horien ondorioekin zein webgunean jasotako ekarpenekin txosten bat osatu nahi da eta berau Euskal Hezkuntz Sistemako arduradunei eskaini, etorkizuneko erabakitze-prozesuetan lagungarri suertatuko zaielakoan. Eta prozesu honetan bidaide nahi zaitugu, zeuk ere hala nahi baduzu.