2008-03-29

Mikel Zarate

Urteak joan ahala garai bateko oroitzapenak dantzan hasten zaizkigu antza. Halaxe bizi dut neuk behintzat. Eta nire ohiko Interneteko surfealdietan ondoren jarriko dizudan muntaiarekin egin dut topo. Mikel Zarate zenari eginiko omenaldi kanta bat dago entzungai.
Familiako aspaldiko lagun zen Mikel; osaba abadea baitut. Eta batxilergo ikasketak egitera Deriora joan nintzenean berarekin egin nuen topo lehen mailan. Egoera bitxia izan zen; urte hartan batxilergoko kurtsoen egokitzapena gertatu zen eta berez goi mailetako irakasle zirenek eman ziguten klase hasi berriei. Eta are bitxiago, Mikeli "lengua española" ematea egokitu zitzaion. Bestalde, niretzat sekulako aldaketa zen, ikastola txiki eta babestutik mutilez betetako ikastetxe handira pasatzea.
Gerora irakasle izatera iritsi naiz; halaber, pedagogia ikasketak burutu ditut. Eta, egungo ikuspegiaz, garai haietan jada Mikel oso aurreraturik zegoelakoan nago. Besteak beste, ez zegoen liburuari eta programari lotuta; gerora guztiz baliagarri suertatu zaizkigun trebetasunak lantzeari ekin baikenion. Jendaurrean hitz egitea, esate baterako. Eta ezin ahaztu bere kontuez gozarazten zizkigunetakoak; oraindik gogoan dut Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela eta berak egindako olerkia idatzi zigula arbelean: "Zeus txikiaren handi izan gura..." Eta bere heriotzaren berri izan genuenean Aste Santu bateko oporren aurretik. Martxoaren 6an bete dira 75 urte jaio zenetik; apirilaren 10ean beteko dira , berriz, 29 hil zenetik. Omenaldi txikia Mikelentzat Botxotik... zerura.



En una de mis excursiones por la Red he encontrado este montaje, "making off" de un tema compuesto como homenaje a Mikel Zarate hace unos años. Precisamente, este mes de marzo se han cumplido 75 años de su nacimiento.
Era un antiguo amigo de mi familia, y me encontré con él cuando fui a Derio a estudiar BUP. Resultó una casualidad que fuera profe nuestro, debido al reajuste de los bachilleres allá a finales de los 70, y más casualidad aún que nos "diera" lengua española. Ahora recuerdo con nostalgia aquellos años, de cambios en mi vida, de la sensación de que Mikel iba muy avanzado en lo que hoy diríamos competencias, de que cómo nos hacía hablar en público, a disfrutar con sus poemas... Del golpe que supuso cuando nos enteramos de su muerte a las puertas de unas vacaciones de Semana Santa, precisamente.

Valga este vídeo como un pequeño homenaje a un gran Maestro, desde este botxo... hasta el cielo.

2008-03-26

Fama y lana / Izena eta izana

Lehengoan blog honen izenburua gustatu zitzaiola adierazi zidan Ikasbloggersen saioan zegoenetako batek. Esan nion bezalaxe, ez nuen gehiegi pentsatu.
Dena den, lagun on baten ustetan behintzat, bilbotar batek izan beharko lukeen ustezko profila nahiko zuzen betetzen omen dut.
Hala, HABE aldizkarian bilbokoen hizkerari buruzko artikulu bat argitaratu aurretik, erantzuteko aukera eman zidaten; jatorrizkoa, "dame un musuchu, nesca" Goizalde Landabasok idatzi zuen. Neuk idatzitakoaren izenburua ingeleraz dago, baina hori baino ez: "to be or not to be". Irakurri duen batek baino gehiagok jakinarazi dit haserrea dariola, eta hala izango da, nahiz eta leuntzen saiatu nintzen ;-) Zeure iritzia eman nahi baduzu...

El otro día me comentó uno de los asistentes a Ikasbloggers que le gustaba el nombre de este blog. Lo cierto, como le comenté, es que no lo pensé demasiado, aunque está claro que el Botxo me tira.
De hecho, según algún buen amigo, cumplo con los parámetros que se le presuponen a un bilbaino. Y debe ser más evidente de lo que supongo, ya que que hace unos años, allá por 2002, iban a publicar un artículo sobre el lexicón bilbaino en la revista HABE, y debió parecer a las responsables un tanto excesivo, por lo que me pidieron un artículo de respuesta, publicado en el mismo número. Eso sí, pese a su título, "to be or not to be", si quieres leerlo está en euskera. Personas que lo han leído me han dicho que se percibe mi enfado. Y eso que me moderé y autocensuré un poco ;-)

2008-03-24

Ikasteko motibazioa / Motivación para aprender

Ekaina helduta esan zidan bigarren hezkuntzan zebilen alabak: "materia bukatu dugu, azterketak egin eta gainditu dudanez, kitto". Beste esperientzia bat kontatuko dizut, orain dela urte pare batekoa. Ikastolako orientatzaileak dokumentu bat eman zigun, ikas-irakas prozesuaren eta eskolaren helburuen ikuspegi jakin baten adierazle: eskola=lantegia, notak=soldata eta abar (eskerrak geroago irakurri nuela)
Ez da lan makala gazteak ikastera motibatzea. Politak dira planteamenduak, "ikasten ikastea" edota bizitza osoan ikasi beharra, besteak beste, baina zailak egunerokora eramaten. Agian heldutakoan hobeto ulertzen ditugu eta seguruenik ikasketa formalak hogeita hamar urte betetakoan burutu ditugunok oso bestela bizi izan dugu esperientzia.
Eta hausnarketa hauek kaskarrean dabilzkidala (zein da azpiko kurrikulua, zer ari gara irakasten jarrera eta baloreez...) hara non izan dudan New Yorken martxan jarritako ekimen baten berri El Pais egunkariaren bitartez. Nota onak diruz sarituko omen dira egoera eskasetan dabiltzan zenbait ikasleren kasuan. Antzeko esperientzia arrakastatsurik izan da Ameriketan eta bekak eta abarrekoak ezinbestekoak direlakoan nago, baina indarrak kanpo motibazioan (estrinsekoan) jartzea da desiragarriena? noiz arte, gainera?

Llega la primera semana de junio y te dice tu hija, estudiante de secundaria, "hemos acabado la materia (sic), hemos hecho los exámenes y como he aprobado todo, ya está". Otra anécdota: te da la orientadora del centro un documento que muestra una concepción clara de la escuela y su función, equiparando escuela con fábrica, notas con salario, etc. (menos mal que lo leí más adelante, si no...)
Entonces te preguntas por la motivación que tienen para aprender, qué es lo que en realidad enseña la escuela en cuanto a actitudes y valores, donde queda la importancia del aprendizaje a lo largo de toda la vida... Quienes hemos llevado a a cabo aprendizajes formales pasada la treintena probablemente entendíamos el proceso de enseñanza-aprendizaje de otra manera, pero está claro que no es sencillo motivar.


Y mientras uno se jama el tarro con estas cuestiones, leo esta semana en El País que en Nueva York han puesto en marcha una experiencia con alumnos desfavorecidos que plantea pagarles por las buenas notas. Sí, otros planteamientos de pago a alumnos desfavorecidos han tenido buen resultado en países de América, las becas y sistemas similares me parecen importantes, pero, ¿es lo más deseable reforzar tanto la motivación extrínseca? ¿hasta cuándo?

PD Frase de Einstein sobre la obligación de estudiar, recogida por Anibal de la Torre

2008-03-22

El uso de los blogs / Blogen erabilera

He terminado de leer Manual del uso del blog en la empresa, de Alberto Ortiz de Zárate, quien tuvo el detallazo de enviarnos unos ejemplares a la última sesión de Aprendices, vía Julen. Lectura que, por cierto, me ha inspirado más de una idea que espero poder materializar en breve.
Sin embargo, cuando habla de "prosperar en la sociedad de la información" y la importancia de los blogs, no creo que precisamente se refiera a esta noticia de la que me entero vía El País digital: la creación del blog de los "espias" israelís. ¿Será el Shin Bet un nuevo ejemplo de empresa 2.0? ¿vendrán unidos tranparencia y credibilidad en este caso?

Herri bitxitzat jo genezake Israel. Nola ulertu bestela bertako espioiek blog bat zabaldu izana? (El Paisen irakurrita). 2.0 enpresen adibide bat izango ote? Gardentasun eta sinesgarritasunaren eredu izango ote? Beharbada liburuaren hurrengo bertsiorako zerbait erantsi beharko du Alorzak (ikus Argian egin dioten elkarrizketa)

2008-03-21

Descanso bloguero / Blog munduko atsedena

Comienza la primavera en mitad de Semana Santa, aunque en el Botxo no lo parezca visto el tiempo, y resulta curioso constatar las diferentes actitudes en el mundo de los blogs. Echemos una miradita no exhaustiva en el universo de Aprendices.
  • hay quien mantiene el ritmo de los posts, como Julen, Noemí o Ricardo (con entradas en la misma mañana de Viernes Santo)
  • hay quien advierte que se va a tomar un descanso, e incluso que va a estar off line, como May
  • o quien como Lorena, que tiene más de un blog, dice en uno que va a descansar pero deja otro programado. También M@k es de los que advierte que deja programados.
  • hay quien encima es previsor/a, advierte que va de vacaciones, deja post programados por si acaso pero sigue posteando. Este Mikel es una máquina.
¿Alguien deja de escribir en realidad? ¿En qué categoría estaré yo?

Bilbon ez dirudien arren, udaberria iritsi zaigu. Lizardiren olerkiak datozkit gogora. Eta deigarri suertatu zaizkit blogarien jarrerak. Aprendices taldean begiratutxoa eman dut eta goian duzue laburpena. Inork uzten dio idazteari? Batzuk aldez aurretik uzten dute programatuta zer zintzilikatu, eta jakinarazi egiten dute gainera. Zer egingo ote dut nik?

2008-03-19

Esto sí que es raro, raro, raro / Hau bai arraroa!

No te sorprenderá que escriba una entrada sobre hechos curiosos; de hecho, una de las etiquetas que utilizo es "curiosidades/ bitxikeriak". Pero ayer el sorprendido fui yo. Ojeando la versión papel de ADN, uno de los periódicos gratuitos que se ofrecen por aquí, vi una doble página sobre la rarología.
Pero mi sorpresa ha sido mayor, cuando haciendo caso de los consejos que nos daba Miguel Luis Vidal en la sesión de Ikasbloggers, miro en Google y encuentro que tiene hasta espacio web,
con vídeos e incluso propuesta de participar en experimentos, libros... Rarología o quirkology es un palabro acuñado por el mago, psicólogo y profesor británico Richard Wiseman (enlace a su web, en inglés) para referirse a la "investigación psicológica rara." Según sus palabras, suele utilizar métodos científicos convencionales para investigar temas inusuales o métodos inusuales para investigar temas convencionales.
Te debo confesar que no he podido resistir a la tentación y hasta me he analizado ;-)


Ez dakit euskararik gabeko Nafarroa horren arraroa litzatekeen, baina zinez harritu ninduen atzo ADN dohaineko aldizkarian Richard Wiseman britainiarraren liburuaz eta planteamenduez irakurritakoa (hona hemen bere berri Wikipedian ingelesez)
Dena den, are harrituago nago gaur, sarrera idatzi aurretik eta
Miguel Luis Vidalek atzo Ikasbloggers taldearen saioan emandako aholkuei jarraiki, Google-n rarologia begiratu dudanean: 174 sarrera, webgune eta guzti dute...
Egia esango dizut, irakurle lagun; neure buruaren analisia egiteari ekin diot, bertako esperimentuei jarraiki. Pentsatzen hasi beharko agian: ingelesez
quirkology, gazteleraz rarología, eta euskeraz? :-D

2008-03-18

Tiza

Pese al título no, no voy a hablarte de aulas, pizarras y similares en estos días de "desconexión".
Me refiero a una cantautora que nos recomienda Víctor en Al caer el sol. Llevado por la curiosidad he entrado en su web y he constatado una realidad sobre la que algo había leído, así como una sorpresa.
La realidad es el número de músicos que al parecer utiliza MySpace, como la propia Tiza. La sorpresa, que nos deja descargar música, proponiendo que si queremos paguemos por ello, para lo que incluso ofrece un número de cuenta. Ya me gustaría saber si tiene más éxito que Enrique Brito.
Ah, y además puedes encontrar más vídeos de conciertos suyos en un espacio que ya te comenté hace un tiempo: Central Musical.

Foto tomada de su espacio en Flickr

Ez naiz klarionaz arituko; seguruenik oporretan baitzaude. Ez horixe. Tiza izeneko abeslari batez baizik. Victor Alfarok gomendatu du bere blogean. Bere webgunea bisitatu dut, baita abestiak entzuk ere. Eta bi kontu deigarri aurkitu ditut.
Bata, baieztapena: abeslari ugarik baliatzen duela MySpace. Hurrengo batean egingo diet aipu euskaldunen esparruei; dena den, eztabaida ere badago. Bigarrena, musika deskargatzeko aukera ematen duela abeslariak, eta, horretarako borondatea izanez gero, ordaintzeko; kontu zenbakia eta guzti eskaintzen du.

Tizaren musikaren berri zabalagoa nahi baduzu, aspalditxoan aipatu nizun Central Musical webgunean aurkituko dituzu kontzertu batzuk.

2008-03-14

Jabier Muguruza

Ahal dudan guztietan entzuten dut Jabier Muguruzaren bakarrizketa "Más que palabras" saioan; asteburuetako zeregin eta komeriak direla bide, inoiz saioaren webgunea baliatu behar izaten dut horretarako. Eta aipatu nuen jada joan den astekoak zinez ikutu ninduela.
Disko berria atera duela jakin dut HABE aldizkarian egin dioten elkarrizketa irakurrita; bere bizitzako hainbat pasadizoren berri ere izan dut, hala nola, euskara irakasle gisa aritu zela.

Eta You Tuben, nola ez, bere azken lan horren Irene izeneko abestiaren bideokliparekin egin dut topo; portzierto, Barbara Goenaga agertzen da bertan. Onartu beharra nire bideoa baino hobea dela ;-)




Siempre que puedo suelo oír el monólogo de Jabier Muguruza en Más que Palabras, aunque dadas las tareas de los fines de semana en más de una ocasión debo recurrir a la web del programa para ello. Ya comenté que el comentario del último fin de semana me había "tocado".
Han publicado en el último número de la revista HABE una entrevista con él. Además de los pormenores de su nuevo disco, me he enterado de otras cosas, como que también fue un tiempo profe de euskera.
Y surfeando he encontrado en You Tube, qué raro, Irene, un videoclip de su último trabajo, en el que aparece junto a Barbara Goenaga. Debo admitir que el vídeo es mejor que el mío ;-)


2008-03-12

Momentos... de música y poesía

Sonia, condiscípula en la UNED, tiene un blog, Momentos, en el que viene colgando poesías, propias sobre todo; por ella, por ejemplo, he conocido los haikus...
Pero estas semanas ha comenzado a sorprendernos colgando podcasts, en los que combina la lectura de poemas con la música. Ya sé que está en la barra lateral entre mis visitas habituales, pero si todavía no te has acercado, te recomiendo una visita.

UNEDen ikaskide izan dudan Soniak Momentos izeneko bloga dauka. Bertan orain arte olerkiak, bereak nagusiki, zintzilikatu ditu. Bere eskutik ezagutu dut zer diren haikuak, besteak beste.
Azken egunotan, aldiz, berrikuntza batekin datorkigu: podcastak ditugu entzungai; olerkiei musika gehitu baitie. Jakin badakit eskuinaldean nire gomendatuen artean agertzen dena, baina, hala ere, inoiz bisitatu ez baduzu bihoakizu hemendik inoiz bertara hurbiltzeko gomendioa.

2008-03-11

Fotos y viñetas / Argazkiak eta irudiak

Escribía durante la campaña electoral Javier Vizcaíno en su blog sobre fotos y votos. Ya contaba yo entonces que durante mis años de pedagogía en la UNED me tocó analizar más de una imagen, de modo que, a base de sacar punta a casi todo, perdí la inocencia sobre el asunto.
Recién celebradas las elecciones, me encuentro en el blog de Ignacio Escolar con una imagen de Rajoy, con Esperanza Aguirre detrás que no tiene desperdicio. Como tampoco esta otra de Gallardón. Todo sea dicho con un punto de relatividad y escepticismo, más ahora que contamos con artefactos varios como photoshop o gimp.
Por cierto, no sé si premonitorio o no que la foto del matrimonio Rajoy recuerde a la que colgó JV en su día y que la famosa niña de Mariano se fuera a llamar Victoria Esperanza. Así que son normales lecturas como la viñeta de Fontdevila en Público.


Argazkiak eta irudiak ez dira sinpleak eta neutralak izaten, are gutxiago komunikabideetan agertzen direnean. Egunotan prentsan argitaratutakoei erreparatzea nahikoa da. Hala, Raxoi inspirazio iturri bilakatu omen da hauteskundeen ondoren.
Arestian emandako estekei begiratzen badiezue, esaten dudana baieztatzeko modua izango duzuela uste dut. Gainera, badirudi kanpainan galiziarrak esandakoak betetzeko bidean daudela, baina ez berak uste zuen aldetik.

2008-03-10

Mi primer video / Nire lehenengo bideoa

Como pedía Julen, os enseño la patita, o sea, el video que hice el pasado viernes en la sesión de Aprendices. Ya sé que no me van a dar el oscar al mejor director novel, pero para ser mi primera tarea quedé bastante satisfecho ;-)



Julenek eskatu zuenari jarraiki, joan den ostiralean Aprendices taldearen tailerrean egin nuen bideoa ikusi ahal duzue. Badakit lan honekin ez dudana Oscar saririk eskuratuko, baina lehenengoa izateko pozik nago ;-)

2008-03-07

Sesión de "Aprendices"

Llevaba algún tiempo apuntado en este grupo, pero hasta hoy no había podido acudir a una de las "míticas" sesiones presenciales o talleres. El de hoy, sobre video digital, con un profe de lujo, como Josi Sierra.


Entre los/as asistentes Fernando, Josu G., Josu O., Julen, Lorena, Mak, Nati, Pablo, Ricardo y Sergio. Además, hemos tenido participantes on line.


Objetivo conseguido. He sido capaz de hacer una peliculita... con la cámara del portátil, nada menos.


Aprendices taldearen saioa gaur Deustun, Josi Sierra gidari. Zertxobait ikasi dugula uste dut. Edota gutxienez, primeran pasatu dugu.

2008-03-06

Lideres y seguidores / Liderrak eta jarraitzaileak

Me ha llamado la atención la postura que han expresado públicamente los ex-presidentes González y Aznar con respecto a los actuales candidatos de sus partidos, Rodríguez Zapatero y Rajoy.

Ha reprochado Felipe en un mitin en Bilbao que ZP no haya sabido vender bien lo que ha realizado (vía Yahoo noticias) , y, si he oído bien en la radio, ha pedido que le voten como si fuera a él. Pero como de bien nacido es ser agradecido, ZP le agradece su apoyo cariñoso, generoso y desde sus profundas convicciones (¿qué querrá cuando dice esto?) además de dedicarle el triunfo (vía El Correo)
En cuanto a Josemari, dijo que apoya incondicionalmente a Rajoy (a veces con el silencio, sic) y que es el mejor presidente que puede tener España, pero... que había que votar a Mariano aunque no entusiasmara. Eso sí, éste, por el contrario, lo lleva en la memoria, en la la cabeza y el corazón, como no podía ser de otra manera (vía El País y Diario de León)
Si esto se dice en abierto, vete a saber qué no dirán en petit comité. Igual hasta están ambos ex- de acuerdo con Vasarvsky.



Harritu egin naute Felipe González eta José Mª Aznar presidente ohiek beren ondorengoez esandakoek. Bien kasuan nork bere alderdiko hautagaiaren aldeko adierazpen batzuk "ilun" samarrak izan direlakoan nago. Eta plazan hori esaten badute, auskalo petit comitean zer ez duten botako.

2008-03-05

Hizkuntzak ikasteko baliabideak / Recursos para aprender lenguas

Atzo adierazitakoaren inguruan, arazoak planteatu ezezik, irtenbideak ere eskaini nahi ditut. Hona hemen ingelera ikasteko pare bat baliabide interesgarri :-D.

Además de problemas, quisiera apuntar algunas soluciones sobre lo que planteaba ayer. Así, os lanzo algunos recursos para aprender inglés.
  • Minicurso de inglés para torpes mayores de 25 años
    Glosas Didácticas aldizkari digitalean argitaratuta; une honetan ez dago eskura baina ahal bezain laster jarriko dut esteka. Baten batek orain nahi badu, bidaliko diot.
    Publicado en Glosas Didácticas; en estos momentos no está disponible en la Red. Cuando esté, pongo el link. Si hay alguien interesado/a ya, intentaré enviárselo.
  • Gomaespuminglish o "clases de inglés para aprender español"
    • Ejemplo, lección 1 (versión antigua)
      You Tuben piloa duzue, pasarte berriak nagusiki. Zaharrak 90. hamarkadakoak dira eta panpinak baliatzen zituzten; XXI. mendean berriz, ordenagailuak.
      Un montón en You Tube. Como veréis, hay diferencia con la versión antigua. Además, en los 90 hicieron los sketchs con marionetas; en el siglo XXI con ordenador.
PD

Ikusten dudanez, ez naiz bere blogean erabiltzen duen hizkuntzaz kezkatzen den bakarra ;-)

Al parecer no soy el único que se preocupa por el idioma a utilizar en su blog ;-)


2008-03-04

Hizkuntzen garrantzia / Importancia de las lenguas

Ez diot kanpainari gehiegi erreparatu; debateek, esaterako, benetako eztabaidak izan ez diren neurrian ez naute erakarri.
Dena den, zappingean ari nintzela une batez so egin nien presidentegaiei eta, kasualitatez agian, eleaniztasunaren kontua atera zen. Ingelesaren ezagutzak kezkatzen omen ditu bi hautagaiak; ez da harritzekoa El Paisen plazaratutakoaren arabera. Baina ikasten ari direnena nonbait, zeren eta Martin Varsavskyk kritika latza luzatu baitzien biei gai hori dela eta. Publicok antzeko ondorioa atera zuen Aznarren eleaniztasunari eta Zapateroren frantsesari erreparatutakoan.
Halaber, Esperanza Aguirreri arazo handirik gabe ulertu nion ingelesez, non erranen baita bere maila... ala nirea gero eta hobea dela izango ote? :-D

No he hecho demasiado caso a la campaña electoral; sin ir más lejos, lo encorsetado de los debates no me ha atraído.
Sin embargo, zappeando me encontré con el cara a cara de los candidatos, y, casualidades, hablaban del nivel de inglés, lo cual no es de extrañar a tenor de noticias como ésta de El País. Ahora bien, se debían referir sólo al de los y las escolares, porque la crítica que les hace Martin Varsavsky es pelín demoledora. O la consecuencia que saca Público a tenor del conocimiento demostrado por Aznar y por Rodríguez Zapatero.
Incluso he entendido sin problemas el inglés de Esperanza Aguirre, de lo que se deduce que el nivel... ¿o será que el mío está mejorando? :-D

2008-03-03

Mikel Urdangarin Interneten zurekin

Sarean surfeatzen ari nintzela Mikel Urdangarinen ekoizpen desberdinekin egin dut topo; bere webgunea ezezik, argazkiak ere baditu Flickr-en eta jakina, bideo batzuk You Tuben. Horietako guztiak ez dira kalitate onekoak, baina badaude oso interesgarriak, bertan zornotzarrak kanala baitu. Esate baterako bere azken diskoari izenburua ematen dion Anek idatzi dit zutaz abestiaren bideoklipa ikusentzuteko aukera duzu. Eta lan berean dagoen beste abesti bat ondoren, "Zurekin"



Surfeando por la Red me he encontrado diverso material del cantautor Mikel Urdangarin. Espero que también te guste, como el videoclip de la canción que da título a su último disco o ésta otra que he insertado, "zurekin" contigo.