2008-12-05

Cuentamelo mejor / Hobeto kontatzen badidazu, nahiago

Ez dut normalean ikusten TVEn ematen duten Cuentame saio arrakastatsu eta saritua. Entzuna eta irakurria neukan xehetasunak ondo zaintzen saiatzen direla.
Hau honela, TVE a la carta aukera baliatuta, irrikaz ikusi nuen protagonista Bilbora etorri zeneko saioa Internet bitartez. Nola agertuko zen Botxoa 1976an? Orduko oroitzapenen bat badut, zuri-beltzean mantentzen diren horietakoa, eta ez du "grisekin" zerikusirik neuk dakidala ;-)

Egia esan ez zen kanpoko irudi askorik agertu. Baina gidoilariek edota aholkulariek ez zutela asmatu uste dut. Besteak beste, Bilboren irudia agertu zenean Baldorba entzuten zelako soinu-bandan. Benitoren "Amodiozko poema" ere ez zait egokiena iruditzen kapituluan zehar agertzeko duen letragatik, ez izenburuagatik. Eta ustez euskaldun gisa mintzatzen ziren biek Vaya Semanitako sketxetatik ateratakoak ziruditen; hura ahoskera!

Tamalez, alderdi bat ondo irudikatu zutelakoan nago; gaur egun ere mantentzen dena gainera. Euskal Herrira hurbiltzeak familiari sortarazten zion kezka eta larritasuna, besteak beste, telebistan ematen ziren berriak zirela medio.

No suelo ver la premiada y exitosa serie Cuéntame, pero como tengo oído que cuidan mucho los detalles, me picó la curiosidad por ver cómo retrataban el Bilbao de 1976, visitado por el protagonista de la serie. Y es que algún recuerdo tengo ya en blanco y negro de esa época; aclaro que el color no tiene que ver con los grises de entonces ;-)

Tras ver el capítulo en Internet, decepción. Decepción no ya por los escasos planos exteriores, sino porque los guionistas y/o sus asesores no anduvieron muy finos. Por ejemplo, que suene Baldorba de música de fondo con una visión panorámica de Bilbao... Y el mismo Amodiozko poema de Benito no me parece la canción más adecuada para una escena posterior. Y qué decir del acento de los supuestamente vascos, que más parecían salidos de un sketch de Vaya Semanita.

Lamentablemente, me parece que sí acertaron con un aspecto que hoy día me temo que sigue parecido: el temor de la familia por la visita al País Vasco, alentado sin duda por las noticias de la televisión.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.