2008-11-29

Nire betaurrekoak 2.0 ote dira?

Jardunaldi akademikoa ere antolatu du HABEk bere 25. urteurrena ospatzeko. Eta azken boladan Mikelek ez dugula kronikarik egiten esaten didanez, deigarri suertatu zaizkidan pare bat kontu azalduko dizkizut, nahiz eta agian baten batek oraingoan ere diskretua naizela idatzi.
Esandakoen artean, Jose Mari Lasa adiskidearen hitzak ditut gogoan. Perspektiba eta prospektiba uztartu behar ditugula esan du, alegia, urrunekoa ikustekoa hurbilerako betaurrekoak ez direla egokiak eta alderantziz; horrelakoetan ikusten dena lausotua agertu ohi zaigu (egia esan, berak aitortu didanez Silvio Rodriguezen kanta hau zeukan kaskarrean, karkar)
Hau honela asko biharko munduaz egungo eskemetatik aritu dela iruditu zait. Bestela esanda, kontzeptuen artean geroko ikuspegia eta kontzeptuak agertu badira ere, errealitatea 2.0tik urrun samar sumatu dut; besteak beste, eta wifirik gabe, koadernoak eta boligrafoak izan ditugu gaurkoan "portatil" gisa gehienok. Beste adibide bat: ez dut aditu aurkeztutakoak sarean daudenik aditu, slideshare edota google docs bezalakoetan. Beharbada, Genis Rocak esandakoak hartu beharko ditugu kontuan; batzuk urrutiegi joan gabe denok 1.5era hurbiltzeko ahalegina egin beharko genukeela.
Azken hausnarketa, gizona, santua izateko, herriz aldatu behar dela.  
Rahegoren argazkia Flickr-en
Me suele decir Mikel que últimamente ando un poco vago con las crónicas de eventos a los que asisto. Así que esta vez le hago caso y te comento un par de reflexiones sobre la Jornada Académica que ha organizado HABE en Bilbao con motivo de su 25º aniversario.
Me ha gustado la imagen de las gafas (de cerca y de lejos) necesarias para ver de modo adecuado lo que pretendemos ver, sin utilizar las gafas de cerca para ver de lejos y viceversa, citada por Jose Mari Lasa. En otras palabras, la necesidad de combinar perspectiva y prospectiva (un apunte, según me ha dicho él mismo pensaba utilizar la fábula de los tres hermanos, jejeje)

Se ha hablado mucho de tecnologías, de TIC, de Internet... pero me ha parecido que desde esquemas antiguos, no cercanos a lo que entendemos por 2.0 Y es que a falta de wifi en la sala los portátiles han sido los cuadernos de espiral y los bolígrafos. ¿Tendrá que ver todo ello con mis gafas?

Otra percepción; es difícil ser profeta en la tierra de uno.

3 comentarios:

  1. Et, et, et... Beste batzuk baino diskretoAGOa izan zinela esan nuen, ez diskretoa "a secas".
    Harira joanda, lehengo egunekoa uste dut ez dela teknologiaren esparrura ere ailegatzen, ergonomia esango nuke gehiago: koadernoa gainean jartzeko oholtxo potozorri bat ere ez. Hantxe lau ordu izterren gainean idazten.
    Hankak ez dakit zenbat bider inurritu zitzaizkidan. Eskerrak ez genuela ordenagailua eroan.
    Eta bai, Iñaki, asko gara geure parrokian inoiz beatifikatuko ez gaituztela sentitzen dugunak. Baina tira, sutara kondenatu ere ez gaituzte egingo. Ala bai?

    ResponderEliminar
  2. Josemari12/01/2008

    Ai, Iñaki! Kazetari sena eta arima duzu... Dena kontatu behar! ;-) Egia esan, abestiarekin argiago geratzen da esan nahi nuena. Bestalde, lekuko mutu gehiegi zegoen hankak inurrituta. Niri ere ez zitzaidan formatoa gustatu. Hobetuko ahal dute! Iruzkina bukatzeko, Atxagaren olerki zati bat dakarkizut:

    Hay por fin un quinto sitio en el mundo,
    un sitio al que yo llamo Aquí.
    Le llamo Aquí porque siempre estoy aquí.
    A la gente de Aquí no le gusto nada.
    Un día iba por la calle y me pegaron.
    Esto que pasa Aquí me pone muy triste,
    y sólo una cosa me consuela.
    Me consuela pensar
    Que nadie es croqueta en su tierra.
    Poemas & Híbridos

    ResponderEliminar
  3. Bontxi badakizu termino comparationis (edo horrelako zerbait, konparatzeko langa edo neurria azken finean) erlatiboa dela ;-)

    Zer hobe, Josemari, Kursaaleko kroketa ala piper betea izan?

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.