2008-09-03

Irailetik aldapa? / ¿La cuesta desde septiembre?

Ez da kontu berria ekonomia larri dabilela aditzea; azken hilabeteotan lelo hori etengabe entzuten ari baikara. Entzun ezezik, geure poltsikoan ere nabaritzen dugulakoan nago; udako gora beherak ahaztuta, edota lagunduta auskalo. Nahikoa da gasolindegira  hurbiltzea (seguru petrolioaren jaitsieran eragina ez dela hain azkarra izango)
Baina atzoko gertaera batek egoeraren larritasunaz ohartarazi zidan. Eroskiren propaganda jaso nuen etxean eta haren arabera (webgunean ere agertzen da) hilabete honetan supermerkatuan egindako erosketak hiru epetan zatitu ahal dira ordaintzeko. Eta ez naiz testuliburuez ari, 45€tik gorako edozeinez baizik.
Txartela baliatzea horren berria da ala? Udazkena gogor omen dator! 
Portzierto, seme-alaben testuliburuetan 350€ inguru inbertitu ditut dagoeneko. Eta hau hasiera besterik ez da.

Sacha09ren argazkia Flickr-en

Que la economía familiar anda de capa caída no es algo nuevo. Pese a las aparentes alegrías veraniegas. Y si alguien no se ha dado cuenta que pase por la gasolinera (a ver cuando repercute la actual bajada del precio del crudo), o la frutería o...
Ayer, sin embargo, algo me indicó que el tema debe estar  realmente complicado.  Y no hablo sólo  por posts como el de Rodolfo Serrano. Abrí el sobre correspondiente de propaganda de Eroski, y según aparecía, al igual que en su web, se puede pagar a plazos la compra del super a partir de 45€; y no se refiere a los libros de texto tan sólo.
 
¿Es preciso recordar que se puede pagar con tarjeta de crédito? No sé, parece que la cuesta este año comienza en septiembre.
Por cierto, ya he invertido más de 350€ en libros de texto para la hija y el hijo. Que no es más que el comienzo.

1 comentario:

  1. Atzo antzeko beste bat jaso nuen; oraingo honetan, 7000 €rainoko mailegua berehala ematen dute. Interesarekin, jakina.

    Pues ayer recibí una carta con algo similar: préstamo concedido por un máximo de 7000 €. Con interés, por supuesto.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.