2008-04-16

Individuo y equipo / Norbanakoa eta taldea

No es que me sorprendan muchas cosas en el mundo del fútbol de élite, pero hoy me ha dado que pensar las declaraciones de David Villa que primero he oído en Radio Popular y luego he leído en Público.
En distintos foros y actividades formativas me han comentado y he comentado yo la diferencia entre grupo (de jubilados) y equipo (de fútbol, por ejemplo), así como de la importancia de equilibrar el bienestar de la persona con el del grupo/equipo. Sin embargo, el delantero asturiano incide, a mi juicio, de manera evidente en el aspecto personal, de un modo claramente egoísta.

Cuestionado sobre a quién dedicaría un posible triunfo en la Copa del Rey, ha respondido que tiene ganas de hacerlo por ellos mismos, o sea, por los jugadores; que se piensa que a ellos les da igual y no sufren. Hasta aquí he pensado que igual estos futbolistas tiene corazón. Pero ha continuado con que este año les ha bajado el caché a nivel colectivo e individual por la mala temporada que han hecho, y que eso no es bueno para la carrera de un futbolista.
En definitiva, queda claro cuál es su interés. No está mal que sean sinceros.

Parte hartu dudan hainbat prestakuntza-ekintzatan taldeaz eta ekipoaz entzun eta hitz egin dut, besteak beste euskaraz bi kontzeptuetarako hitz bera erabili ohi dela azpimarratuta. Izan ere jubilatuen taldea eta futbol-ekipoa jartzen dira adibide gisa. Halaber, norbanakoaren ongi izatea eta taldearena orekatzea garrantzitsua dela.
Gaurkoan David Villa futbolariaren adierazpenak entzun eta irakurritakoan, norberekoikeria nagusi izan daitekeenean non geratzen den taldea (osotasunean hartuta, jarraitzaileak barne) galdetu diot neure buruari. Jokatuko duten finalaz galdetu diotenean, eurengatik irabazi nahi duela esan du asturiarrak, jokalariengatik alegia; eurek ere sufritu egiten dutela. Baina nire harridura ondoren etorri da: denboraldi kaskarraren ondorioz taldearen eta norbanakoaren katxea jaitsi egiten dela eta hori ez dela ona futbolariaren karrerarako.
Begien bistakoa, hortaz, non dagoen interesa eta motibazioa. Ez dago gaizki argi mintzatzea.

2 comentarios:

  1. Egia da berak hala nahi edo ez, oso argi hitz egin duela. Baina era berean egia da baita ere, bere hitzak guri gustatu edo ez, horrek ez duela jokalari hobe edo okerrago egiten.

    Esan nahi dudana da, Villa futbol-zelaian aritzeagatik ordaintzen dutela eta ez pertsona on edo txar izateagatik.

    Gaur gaueko Kopako finalean 3 gol sartzen baditu, azkar asko ahaztuko ditugu bere hitzak.

    Agur bero bat.

    ResponderEliminar
  2. Lehenik eta behin, ongi etorri Nerbiox.

    Ez diot jokalari ona den ala ez; bereari (eta hurrengo kontratuari seguruenik) erreparatzen diola nagusiki; zaleak eta, bigarren mailan beraz. Gainera, diozun bezala, auskalo nahita esan duen esandakoa.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.