2008-03-14

Jabier Muguruza

Ahal dudan guztietan entzuten dut Jabier Muguruzaren bakarrizketa "Más que palabras" saioan; asteburuetako zeregin eta komeriak direla bide, inoiz saioaren webgunea baliatu behar izaten dut horretarako. Eta aipatu nuen jada joan den astekoak zinez ikutu ninduela.
Disko berria atera duela jakin dut HABE aldizkarian egin dioten elkarrizketa irakurrita; bere bizitzako hainbat pasadizoren berri ere izan dut, hala nola, euskara irakasle gisa aritu zela.

Eta You Tuben, nola ez, bere azken lan horren Irene izeneko abestiaren bideokliparekin egin dut topo; portzierto, Barbara Goenaga agertzen da bertan. Onartu beharra nire bideoa baino hobea dela ;-)




Siempre que puedo suelo oír el monólogo de Jabier Muguruza en Más que Palabras, aunque dadas las tareas de los fines de semana en más de una ocasión debo recurrir a la web del programa para ello. Ya comenté que el comentario del último fin de semana me había "tocado".
Han publicado en el último número de la revista HABE una entrevista con él. Además de los pormenores de su nuevo disco, me he enterado de otras cosas, como que también fue un tiempo profe de euskera.
Y surfeando he encontrado en You Tube, qué raro, Irene, un videoclip de su último trabajo, en el que aparece junto a Barbara Goenaga. Debo admitir que el vídeo es mejor que el mío ;-)


1 comentario:

  1. Jabier mucho Jabier. El otro día estuvo valiente de verdad. Una de las pocas personas auténticas de verdad que nos quedan.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.