2007-10-22

Refranes y dichos / Atsotitzak eta beste

Curioso el mundo de los refranes, dichos y frases... hay alguno que realmente me gusta, como eso de "vísteme despacio que tengo prisa" o el de "excusatio non petita acussatio manifesta" Pues bien, he encontrado algunos sitios web con un montón;



Atsotitzak, esaerak... mundu bat. Badut gustukoren bat egia esan, hurrengoa esaterako "Zerorren burua zuritzea, zikiña zenun siñalea". Latineko baliokidea bilatzeko Gotzon Garateren Atsotitzak esparrura jo dezakezu ;-)

Eta esaera modernoagoak nahi izanez gero, Mantxut.

2 comentarios:

  1. Gure amak erabiltzen zituen pare bat esaera zahar ekarriko ditut hona (ez ditut beste inon aurkitu).

    - "Aurriek baki atzie zelan ibilli" (norbaiten jokamoldeak ohikoa izan ez arren, harritzen ez zuenean).
    - "Ibilixek maiztu" Ibili-ibiliak ohiko bihurtzen dituela gauzak edo (ez nago oso seguru).
    - "Ondo iñen pague, ate onduen palue" (Ondo eginaren pagua -ordaina- ate ondoan palua -makila-) Baten batekin eskuzabal jokatu eta esker txarreko agertzen zenean.Ordezkoren bat asmatzen jarrita honelakoa bururatu zait:"Eskuzabalaren ordaina, destaina" Baina zalantzarik ez dut egiten, lehenengoa askoz politagoa dela.
    Norbait harroxko agertzen zenean berriz "zu lakua beste bat eta bera txakurrak jan" esaten zion.

    Aitak, berriz, ezagunagoak diren: "langile txarrak beti erraminttari kulpa" eta "ura pasautakoan presia egin" esaten zituen (niri neuri gehienetan).

    Gaztelerazko baten bat aitatze arren, lankide batek esaten duena esango dizuet: "Mira quien dijo puta...la Lola!" gure "zozoak belari ipurbeltz"-en ordaina.

    Meme polita izan daiteke honako hau. Duela gutxi hor ibili ziren politikariak eta... hitz kuttunak babesten. Ez legoke txarto horixe berori egingo bagenu etxeko esaera zaharrekin.

    ResponderEliminar
  2. Bikaina ekarpena, plisti-plasta. Tamalez, ni ez naiz gauza horren inguruko meme bat burutzeko; etxeko erreferentziak betiko galduak baititut.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.